Efemeridea • 2022ko irailaren 29a
San Migel, EAJ-PNV alderdiaren zaindaria
EAJk tradiziozko jai hori ospatzen du urtero-urtero, irailaren 29an.
Eusko Alderdi Jeltzaleak era ofizialean izendatu zuen Mikel Deuna bere zaindari, Aralarko (Nafarroa) santutegian bertan, 1909ko urriaren 10ean. Engrazio Aranzadi Kizkitzak “Ereintza: siembra del nacionalismo vasco” liburuan adierazi zuen moduan “honako urteurren hau aberriaren lehn jaiegunetakotzat jo liteke”
Ordutik, irailaren 29an, San Migel egunean, EAJ-PNV alderdiak tradiziozko jai hau ospatu du urtero-urtero.
Luis Arana Goirik, orduko EAJko EBBko buruak, gaztelaniaz idatzi zuen aldarrikapena, eta Ebaristo Bustintza Lasuen Kirikiñok euskaraz irakurri zuen Aralarren.
Honela dio: “Deun Mikel Gongotzona, donokitarr gudarijen Buru betugia! Jaun-Goikua eta Lege-Zarra ikurrin-bian Euskadi’n gudan dabillan Eusko-Alderdi Jeltzaliak be euki gura zau bere buru ta zuzendaritzat, eta gaur artzen zau bere Zaindari donokitartzat (…). Deun Mikel zaindu egixu Eusko Alderdi Jeltzalia! Deun Mikel, gaizka egixu Euskadi!”.