Efemeridea • 2024ko maiatzaren 24a
Santiago Alda Jubera, Sabino Aranaren lehen jarraitzaileetako bat
Gaurkoa lako egun batean, 1863ko maiatzaren 24an, Santiago Alda Jubera, Sabino Aranaren lagun mina eta 1906tik 1908ra EAJ alderdiaren buruzagi nagusia, jaio zen Bilbon.
Gizon jatorra zen, jendetasun handikoa, eta ia bi metroko garaiera zuela, tamaina handiagatik zen nabarmena Alda. Lan-arloan, enpresen administrazioan aritu zen. Hainbat urtetan, Hulleras Vasco-Leonesas de Fabero konpainian jardun zuen administratzaile lanetan, harik eta Aznartarren negozioetako ahalordedun bihutu eta administratzailea izan zen arte.
1893ko ekainaren 3an, Larrazabalgo txakolindegian egin zen afarian parte hartu zutenetako bat izan zen Santiago Alda. Afari hartan, Sabino Aranak bere ideiak azaldu zituen lehen aldiz. EAJ eratu ostean, 1895ean, diruz lagundu zituen jeltzaleen lehen kanpainak. Bilboko “Saguzar” elkartearen presidentea ere izan zen. Alaba zaharrena, Raquel “Katali”, abertzaletasunaren lehen emakume zaabaltzaileetako bat izan zen, bai eta Emakume Abertzale Batzako presidenteordea ere Errepublika garaian (1932-1934).
Alda 1926ko abuztuaren 10ean hil zen.