Efemeridea • 2022ko azaroaren 8a
Seber Altube, musikaria, hizkuntzalaria, idazlea eta politikari abertzalea
Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen, eta 22 urte zituela, jaioterritik irten eta Gernikara joan zen bizitzera.
Seber Altube Lertxundi 1879ko azaroaren 8an jaio zen, Arrasaten (Gipuzkoa). Gogozko abertzalea izan zen, oso ekina kultura-arloan, euskaltzain osoa eta Gernikako Orfeoiaren zuzendaria ere izan zen. 1931n, Bizkaiko herri horretako alkate izendatu zuten, eta bost urtez egon zen udal agintean. Gerra garaian, Argentinara eta Pauera erbesteratu zen, eta han garatu zituen hizkuntzalaritzaren eta filosofiaren esparruko lanik garrantzitsuenak. Altuberen lan garrantzitsuenak euskarari eskainitakoak dira (1920-36): Euskeraren joskera dala ta; Izkuntza-jakintzia ta euskeriaren bizitzia; Euskal itz berrijak. Eurok eraltzeko, erderok zatara lagun egin bear deuskuen; Batasunaren bidean; eta Erderismos; besteak beste.
1963ko abuztuaren 27an hil zen. Altuberen hilkutxa ikurrin batez estali zuten, eta Gernikako arbolaren ondoko lur eskukada bat ere barruratu zioten.
Argazkian, Seber Altube eta Jose Antonio Agirre, Arrasateko lagun-talde batekin batera, Gernikan, 1931n.