Efemeridea 2021ko maiatzaren 12a

Sindikatu Aliantza diktadura frankistaren aurka

Gaurkoa lako egun batean, 1961eko maiatzaren 12an, Sindikatu Aliantza birsortu zen ELA-STV, CNT eta UGTren zuzendaritzek Akitaniako Tolosan egindako bilera batean.

Sindikatu Aliantza diktadura frankistaren aurka

Gaurkoa lako egun batean, 1961eko maiatzaren 12an, Sindikatu Aliantza birsortu zen ELA-STV, CNT eta UGTren zuzendaritzek Akitaniako Tolosan egindako bilera batean.

 

Bilera horrek azkena eman zion 1960ko otsailaren 25ean hasitako prozesu bati, hau da, Sindikatu Aliantza lehen aldiz eratu zeneko prozesuari. Hasiera batean, ELA-STV, CNT eta UGT sindikatu tradizionalek osatu zuten aliantza, eta Sindikatu Erakunde Askeen Nazioarteko Konfederazioaren (ICFTU) nahiz Sindikatu Kristauen Nazioarteko Federazioaren (FISC) babesa jaso zuen.

 

1961eko maiatzaren 1ean, Indalecio Prieto buru izan zuen ekitaldi sindikala egin zen Parisen. Ekitaldi hartan, Ramon Agesta ELA-STVko ordezkariak euskal esparru sindikala sortzea proposatu zuen.

 

Egun batzuk geroago, 1961eko maiatzaren 12an, sindikatu nagusiak Akitaniako Tolosan bildu ziren, eta Sindikatu Aliantza berrosatzeko eta abian jartzeko akordioa hartu zuten. Bi egun geroago, Jarduteko printzipioen eta oinarrien adierazpena onartu zen, eta sei kidek osatutako Zuzendaritza batzordea sortu zen.

 

Sindikatu Aliantzaren helburu nagusiak hauexek izan ziren: batetik, sindikalismo demokratikoaren ideiak zabaltzea, eta, bestetik, diktadura frankistaren eta demokraziaren kontrako beste edozein erregimenen aurkako jarrera irmoa.