Efemeridea • 2024ko urtarrilaren 8a
Gaurkoa lako egun batean, 1911ko urtarrilaren 8an, hain zuzen, Napartarra, EAJ-PNV alderdiaren Napar Buru Batzarraren agerkaria eta Nafarroako lehen egunkari abertzalea, kaleratu zen
«Jaun-Goikua eta Lege-Zarra» azpititulua erabilita, astero argitaratu zen Iruñean 1911ko urtarrilaren 8tik 1918. urtera arte.
Napartarra-ren adierazpena
«Zer erdietsi nahi du euskal abertzaletasunak? Napartarrak, euskal abertzaletasunaren doktrinaren defendatzaile legez, Euzkadiri dagokionez (...) ordena erlijiosoan, euskaldun guztiek Eliza Katolikoaren irakaspenei sutsuki men egin diezaietela nahi du (...); politikari doakionez, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiari ezarritako 1839ko urriaren 25eko Legea indargabetzea, eta Lapurdiri nahiz Zuberoari dagokienez, Frantziako 1789ko Iraultzak emandako legeak indargabetzea (...); eta gizarteaz denaz bezainbatean, euskal herritarrei datxezkien ohitura onak, ekanduak, erakunde juridikoak, ekonomikoak eta abar berrezartzea (...)».
Zuzendariak eta kolaboratzaile ezagun behinenak
Zuzendariak: Jose Zalba, Joaquin San Julian, Jose Agerre. Kolaboratzaileak: Luis Altzaga, Estanislao Aranzadi, Engrazio Aranzadi Kizkitza, Arturo Campion, Jokin Elizalde, Andoni Erize, Joseba Izagirre, Joseba Legarda, Santiago Meabe, Hermilio Oloriz, Juan Urabaien eta Jon Ziaurritz.