Efemeridea • 2021ko azaroaren 9a
Teodoro Hernandorena, euskarazko irratigintzaren aitzindaria eta Hegoaldeko nahiz Iparraldeko kultura-sustatzailea
Gaurkoa lako egun batean, 1994ko azaroaren 9an, zendu zen Donibane Lohizunen (Lapurdi).
Zizurkilen jaio zen, 1898ko azaroaren 6an, eta Medikuntza ikasi zuen Zaragozan. Basurtuko (Bilbo) ospitalean egin zituen lehen urratsak mediku gisa. Han, Bizkaiko hiriburuan, hasi zen euskal abertzaletasunean murgiltzen, Justo Garate eta Aingeru Irigarairen eskutik. 1931n hasi zen politikan eta, handik gutxira, EAJ-PNV alderdiaren Gipuzko Buru Batzarreko (GBB) buruzagia izan zen. Teodoro hizlari bikaina izan zen eta, politikari ez ezik, kultura-sustatzaile gisa ere nabarmendu zen 1936ko gerraren aurreko urteetan. Mitinetan parte hartu zuen Aitzol, Telesforo Monzon eta beste abertzale batzuekin batera.
1933an, euskal zinemaren historiari buruzko dokumental politiko bat filmatu zuen, eta “Euzkadi” izenburua eman zion. Dokumentalaren ekoizpena ez zen batere merkea izan eta Hernandorenak berak finantzatu zuen.
Diktadura frankista ezarri zenean, Iparraldera erbesteratu zen. Han hasi zen euskal kultura sustatzen, eta hango bertsolaritza berpiztu zuen.
Idazle gisa, euskaraz idatzi zituen lan gehienak, eta ondokoetan argitaratu ziren: Herria, Zeruko Argia, El Bidasoa, Anaitasuna eta Principe de Viana aldizkariaren euskarazko gehigarrian.
Euskarazko irratigintzaren aitzindarietako bat ere izan zen, Joseba Zubimendi eta Ander Arzelusekin batera.
Argazkian, Hernandorena 1933ko Aberri Eguneko mitin batean, Donostian.