Efemeridea 2024ko azaroaren 6a

Teodoro Hernandorena, abertzale aparta, komunikatzaile bikaina eta euskal kulturaren zabaltzailea

Teodoro Hernandorena gaurkoa lako egun batean jaio zen, 1898ko azaroaren 6an, Zizurkilen (Gipuzkoa). Familia gaztelaniaduna zuen, baina Teodorok euskaraz ikasi zuen kalean.

Teodoro Hernandorena 1933ko Aberri Egunean Donostian. Teodoro Hernandorena 1933ko Aberri Egunean Donostian.

Hernandorena euskal nortasuna garatzen hasi zen Medikuntza ikasketak hasteaz batera, Zaragozan.

Bilboko Basurtuko ospitalean eman zituen lehen urratsak mediku gisa. Sasoi hartan hasi zen euskal abertzaletasunaren munduan barneratzen Justo Garate eta Aingeru Irigarairen eskutik. 1931n hasi zen politikan eta, handik gutxira, EAJ-PNV alderdiaren Gipuzko Buru Batzarreko (GBB) buruzagia izan zen. Teodoro hizlari handia izan zen eta, politikari nabarmena ez ezik, kultura sustatzaile garrantzitsua izan zen 1936ko gerraren aurreko urteetan. Mitinetan parte hartu zuen Aitzol, Telesforo Monzon eta beste abertzale batzuekin batera.

1933an, euskal zinemaren historiaren dokumental politikoa, “Euzkadi” izenekoa, filmatu zuen. Dokumental hori nahikoa garestia izan zen eta filmatzeko finantzaketa bere konturakoa izan zen.

Frankismoa ezarri zenean, Iparraldera erbesteratu zen. Bertatik hasi zen euskal kultura sustatzen, eta Iparraldeko bertsolaritza suspertu zuen.

Idazle ere aritu zen eta lan gehienak euskaraz idatzi zituen. Idatziok “Herria”, “Zeruko Argia”, “El Bidasoa” eta “Anaitasuna” aldizkarietan eta “Príncipe de Viana” aldizkariaren euskarazko gehigarrian argitaratu ziren.

Euskarazko lehen irratsaioa ere abiatu zuen Joseba Zubimendi eta Ander Arzelus lagun.

Teodoro Hernandorena Donibane Lohizunen (Lapurdi) hil zen, 1994ko azaroaren 9an.