Efemeridea • 2024ko apirilaren 3a
Abertzaleen garaipena lehen udal-hauteskundeetan.
1979ko apirilaren 3a: Francoren diktaduraren osteko lehen udal-hauteskundeak egin ziren egun horretan eta euskal abertzaleek garaipen handia eskuratu zuten.
EAJ-PNV alderdiak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan irabazi zuen eta, lehenengo aldiz, EAEko hiru hiriburuetako alkatetzaz jabetu zen; HB, berriz, indarturik atera zen Nafarroan, 211.000 boto eskuratu zituela eta, horrenbestez, Hegoaldeko bigarren indar politikoa izan zen, EAJ-PNV alderdiaren atzetik.