Efemeridea 2021ko otsailaren 19a

V408 patruila-ontzi alemana, Matxitxakon hondoratua 1943an

Gaurko lako egun batean, 1943ko otsailaren 19an, Bigarren Mundu Gerran, USS Blackfish itsaspeko amerikarrak V408 patruila-ontzi alemana hondoratu zuen Bizkaiko kostaldearen aurrean, Matxitxakoko lurmuturraren parean.

V408 patruila-ontzi alemana, Matxitxakon hondoratua 1943an

Gaurko lako egun batean, 1943ko otsailaren 19an, Bigarren Mundu Gerran, USS Blackfish itsaspeko amerikarrak V408 patruila-ontzi alemana hondoratu zuen Bizkaiko kostaldearen aurrean, Matxitxakoko lurmuturraren parean.

 

Urte batzuk lehenago, 1937ko martxoaren 5ean, Nabarra boua, gerraontzi gisa egokitutako bakailaontzia, Bizkaiko golkoko uretan hondoratu zen, itsas armada frankistaren ontzirik indartsuena zen Canarias gurutzaontzi astunarekin aurka borrokan ibili ostean.

 

1937ko martxoaren hasieran, itsas indar frankistak euskal kostaldea blokeatzen ari ziren, bi merkataritza-ontzi euskaldun portura iritsi aurretik atzemateko . Bata Veracruzetik (Mexiko) zetorren Mar Cantábrico zen, eta bestea, Baionatik Bilbora irtetekoa zen Galdames ontzia.

 

Lau bakailaontzik babesten edo eskolta ematen zioten Galdames ontziari: Gipuzkoa, Bizkaia, Donostia eta Nabarra. Eguraldi txarra zegoenez, eta ontziek argiak eta irratia itzalita nabigatzen zutenez, Gipuzkoa eta Bizkaia ontziek Canarias ontziarekin topo egin zuten ustekabean. Gurutzaontziak, lehenengoz eta bat, Gipuzkoa bouari eraso egin zion, baina horrek Portugaleteraino iristea lortu zuen, sutan zegoela. Bestetik, Bizkaia bouak Yorkbrook ontziarekin egin zuen topo, hau da, Canarias ontziak harrapatutako Estoniako banderadun ontzia, eta Bermeoraino eraman zuen.

 

Galdames eta Donostia ontziei eraso egin ostean, Canarias Nabarra bouaren aurka oldartu zen. Nabarra ontziko marinelek hainbat orduz aurre egin zioten erasoari, azkenik, galdaretan tiroa jaso eta boua propultsiorik gabe geratu zen arte. Komandanteak eta zenbait tostartekok itsasontzian geratzea eta ontziarekin batera hondoratzea erabaki zuten, preso hartu baino lehen.

 

Porrot militar hori garaipen moral bilakatu zen herritarren begien aurrean, eta urte hartako Aberri Eguna euskal itsasgizonen aldeko omenaldia izan zen.

 

2000. urteko maiatzean, Itesa ikus-entzunezkoen ekoiztetxea eta Sabino Arana Fundazioa Nabarra bouaren arrastoak aurkitu nahian zebiltzala, Bigarren Mundu Gerran USS Blackfish itsaspeko amerikarrak 1943ko otsailaren 19an hondoratutako V408 patruila-ontzi alemanarenak aurkitu zituzten.