Efemeridea • 2024ko irailaren 12a
Eusko Ikaskuntzaren VII. Biltzarra, Euzkadi-ren bizitasunaren ezkutuko erakusgarri
- urtean, mundu osoan garatu zen euskal kulturaren adierazpenik handiena eta zabalena izan zen.
Bigarren Mundu Gerraren ostean, 1948ko irailaren 12tik 19ra, mundu osotik barrena sakabanatuta zeuden euskal kulturaren inguruko pertsona ospetsuak bildu ziren Biarritzen Eusko Ikaskuntzak antolaturiko VII. Biltzarrean. Kongresu horretan, euskal kulturaren, hizkuntzaren, ekonomiaren, industriaren eta zientzien egoera aztertu zen, hamarkada beltza pairatu eta gero.
Garai hartan, Eusko Ikaskuntza etenda zegoen Hego Euskal Herrian eta bertako kide asko erbesteratuta, baina biltzarrak modua eman zuen mundu osotik zehar barreiatutako kultura.arloko jendea berriz elkartzeko.
Biltzarraren hamabost saioetan, ondoko gaiak jorratu ziren: Geografia eta Geologia, Ozeanografia, Nekazaritza eta Abeltzaintza, Itsaso eta Arrantza, Merkataritza eta Komunikazioak, Medikuntza, Etnologia eta Historiaurrea, Museografia, Historia, Euskaldunak munduan, Zuzenbidea, Irakaskuntza, Hizkuntza, Artea eta Erlijioa.
Biltzarraren leloa hauxe izan zen: “Ez dadila hil euskal arima”. Erbesteko Euzkadiko Jaurlaritzak diruz, baliabide teknikoz eta giza baliabidez lagundu zuen kongresua.