Efemeridea 2021ko apirilaren 7a

Zeferino “Keperin” Xemein: “sabindar” sutsua

Gaurkoa lako egun batean, 1887ko apirilaren 7an, hain zuzen, jaio zen Ceferino Xemein Lanbarri, enpresaburu, historialari eta Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaria.

Zeferino “Keperin” Xemein: “sabindar” sutsua

Gaurkoa lako egun batean, 1887ko apirilaren 7an, hain zuzen, jaio zen Ceferino Xemein Lanbarri, enpresaburu, historialari eta Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaria.

 

Bilbon jaio zen, 1887an, merkataritza-peritu gisa jardun zuen, eta burdina eta metalak galdatzen nahiz eraikuntza metaliko eta mekanikoak egiten aritzen zen Jemein, Errazty eta Zenitagoya enpresa gobernatu zuen.

 

Kulturari dagokionez, Xemein Euskaltzale Bazkuna elkartearen sortzaileetako bat izan zen eta Aberri, Bizkaitarra, Euzkadi, Euzkera, Euzko Deia eta Euzko Gogoa egunkarietan kolaboratu zuen. Jadarka, Amandarro eta El Bachiller Belandia ezizenak erabiliz idatzi zuen.

 

Arlo politikoan, Sabino Aranaren doktrinaren jarraitzaile sutsua izan zen. Horren sutsua, ezen, 1935ean, euskal abertzaletasunaren sortzailearen bizitzari buruzko lehen biografia argitaratu zuen. Aberri egunkariaren aurrndarietako bat eta EBBren lehendakari “aberrizalea” izan zen, abertzaleak batu zirenean, 1930ean.

 

Euzkadiko gobernua eratu zenean, 1936ko urrian, Osasun Militarraren Administrazioko buruzagitza hartu zuen. Hurrengo urtean, 1937an, erbestera joan zen, Iparraldera, eta 1950ean, Sabindiar Batza-ko idazkari izendatu zuten, hots, Sabino Aranaren lanak bildu eta argitaratzeko sortu zen elkarteko idazkari.

 

Abertzaletasunari eskainitako bizitza izan ostean, Zeferino Xemein Bilbon hil zen, 1965eko abuztuan. Haren emaztea, Karmele Errazti, euskal militante abertzale nabarmena eta Emakume Abertzale Batza-ren sortzaileetakoa eta burua izan zen 1921ean.