Bideoak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Askotariko esparrutako historialari eta adituek ibilbidea egin dute gure kultura eta nortasunetik eta Euskal Herriaren eta protagonisten gertakari esanguratsuenetakoak aztertu dituzte.

Bideoak

“Trasatlántica konpainiaren ontziak: gerrako umeak eta antibotikoak erabiltzeko aukera” hitzaldia

Trasatlántica: bizitza sustatzeko ontziak
Trasatlántica izeneko konpainiaren itsasontziak bihotzez lotuta daude Bilboko hiriarekin eta itsasadarrarekin. Gerra Zibilean, milaka iheslari eraman zituzten erabestera. Bigarren Mundu Gerraren ostean, berriz, antibiotikoak ekartzea ahalbidetu zuten, eta horrek hein handian lagundu zuen gaixotasun infekziosoen ziozko hilkortasuna murrizten.

Bideoa ikusi

Caracasco Euskal Etxearen 75. urteurrena El Paraison

Urteurrena ospatzeko, mahai-inguru bat antolatu du Sabino Arana Fundazioak, eta ondokoek  parte hartu zuten bertan: Ibane Azpiritxaga Caracasko Euskal Etxeko egungo presidentea, Pedro Javier Arriaga Venezuelako EAJ-PNV alderdiaren Lurraldez Kanpoko Erakundearen presidente eta eusko-venezuelar komunitatearen Jazoera argitalpenaren bultzatzailea (biak Caracasetik konektatuko dira zoom bidez), Jon Mikel Olabarrieta Caracasko Euskal Etxeko presidente ohi eta Venezuelako EAJ-PNV alderdiaren Lurraldez Kanpoko Erakundearen idazkari ohia, Nere Olabarrieta, Jon Mikelen alaba, dantzaria eta Venezuelako Euskal Etxeko dantza- taldearen arduraduna, eta Gonzalo Attias, Jon Mikelen biloba eta, Bilbon, abeslari liriko izateko prestakuntza jasotzen ari dena. Azken hirurak Bizkaiko hiriburutik hartu zuten parte.

Estepan Aldamizetxebarria kazetariak moderatuk zuen mahai-ingurua.

Bideoa ikusi

14 orrialdetatik 1.a, 159 elementutatik 1.etik 12.era