
2025ko urtarrilaren 26a
Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.
Askotariko esparrutako historialari eta adituek ibilbidea egin dute gure kultura eta nortasunetik eta Euskal Herriaren eta protagonisten gertakari esanguratsuenetakoak aztertu dituzte.
2025ko urtarrilaren 26a
Tere Gamboak egindako dohaintza batek, irudiekin, gehienak argitaratu gabeak, eta eskuz idatzitako oharrekin, gure gudarien bizitzara hurbiltzeko aukera ematen digu, 1936ko gerraren hainbat frontetan. Lehen bideo honetan gudariak Artxandara joaten eta Gorbeia eta Legutio-Villarrealeko fronteetan ikusten ditugu. Tere Gamboa, Marino Gamboaren alaba zen, Jose Antonio Agirre Lehendakariaren kolaboratzaile estua izan zen New Yorken erbesteratu zenean, eta José Mª Gamboa Bidasoa Ikerketa Historikoen Institutuaren sortzaileetako baten arreba. Laister, bigarren atal bat.
Joseba Rezola erbesteko Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea izan zena, 1971n hil zen arte, gure oraintsuko iraganaren funtsezko pertsonetako bat da. Euzko Alderdi Jeltzaleko idazkaria, Demokrazia kristauaren ordezkaria edo Sabindiar Batzako presidentea, beste kargu askoren artean, bere biografia askoz ere zabalagoa eta biziagoa da. Eduardo Jauregi historialariak Errepublikaren, gerraren, kartzelaren, klandestinitatearen eta erbestearen urteak berreraiki ditu bideo honetan.
Euskal aberria aldarrikatzeko eguna: Aberri Eguna. Lehen ospakizun hartatik, 1932ko martxoaren 27tik, Aberri Eguna urtez urte ospatzen jarraitu da, baita ezkutuan ere diktaduraren urte ilunetan. Aste honetako bideoan Luis de Guezala historialariak euskal aberriaren eguneko 89 urteko historiaren ibilbidea egiten du.
Francisco Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko Auzitegi Gorenak hartutako erabaki historikoaren ondoren, aste honetako bideoan Libe Agirre Bizkaia Irratiko kazetariak eta Iñaki Goiogana Sabino Arana Fundazioko historialariak mausoleo frankistaren jatorria eta esanahia gogorarazten dizkigute.
Pandemiak ez dira gauza berria gizateriaren historian. Aste honetako bideoan, Libe Agirre Bizkaia Irratiko kazetariak eta Iñaki Goiogana, Sabino Arana Fundazioko historialariak, Euskadiko historian zehar izandako izurrite handietako batzuk ekarri dizkigute gogora.
Josu Chueca Historian doktore eta EHUko Historia Garaikideko irakasle ohiaren eskutik, eta Ane Irazolaren kontakizunarekin, Emakume Abertzale Batzaren (EAB) historiara hurbilduko gara aste honetan. EAB 1922an sortu zen arren, benetako eklosioa II. Errepublikaren etorrerarekin gertatu zen, eta gerra eta gerraosteko urteetan izan zen bere kideek presoen aldeko paper garrantzitsua jokatu zutenean. Historiak, euren borroka ezagutzen den heinean, lekua egingo die lehen lerroan.
Iñaki Ruiz Lakak 1937ko martxoaren 5ean Matxitxako lurmuturretik 10 milia ipar-ekialdera izandako Gerra Zibileko gertaera batera hurbilduko gaitu aste honetan. Lau bakailao-ontzi artillatu eta arrantzale tripulazio bat “Canarias”en aurrean, Armada frankistaren ontzirik modernoena eta hilgarriena. Borroka desorekatua izan zen, eta BOU NABARRA ontzia hondoratu zen. Balentrien, ohorearen eta leialtasunaren istorioa da, eta 84. urteurrenean gogoratzea merezi du.
María González eta Silvia Carnicero, MSN Dokutalde, dokumentuak eta informazioa kudeatzen dituen enpresakoak, Sabino Arana Fundazioarekin duten harremana azaltzen dute, bai eta erakunde, elkarte eta partikularrentzat dokumentazio-zentroetan eta artxiboetan egiten dituzten informazio-lokalizazioko zerbitzuak ere.
Alberto Irigoyen historiagileak aste honetan ikurrinak Uruguaiko Errepublikarekin izan duen hartu-eman historikoa azalduko digu.
Alison Posey Virginiako (AEB) Unibertsitatean doktoretza egiten ari da, eta nazionalismoa eta demokrazia euskal eleberri garaikidean gaia ikertzen ari da. Aste honetan, narratiba errealistak testuinguru horretan jokatu duen paperaz dihardu.
Aste honetan, César Estornés Club Deportivo Bilbaoko artxibozainak 2019an 125. urteurrena ospatu zuen Bilboko Klub historiko honen historia eta lanaren berri emango digu.
Historian zehar Gernikak eta bere zuhaitzaren izenak mugak eta ozeanoak gainditu dituzte. Aste honetako bideoan, Alberto Irigoyen historialariak Uruguaiko gizartearen eta nazioaren parte izan diren eta dagoeneko diren sinbolo horien berri emango digu.
13 orrialdetatik 10.a, 149 elementutatik 109.etik 120.era
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Bilatzailean "bideoak" iragaziz