Bideoak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Askotariko esparrutako historialari eta adituek ibilbidea egin dute gure kultura eta nortasunetik eta Euskal Herriaren eta protagonisten gertakari esanguratsuenetakoak aztertu dituzte.

Bideoak

Euskal literaturaren memoria, genero-ikuspegiz

Gaurkoan, euskal emakume idazleen oroimena aldarrikatzea izan da euskal literaturako adituak bildu dituen jardunaldiaren helburua, Sabino Arana Fundazioak, Labayru Fundazioak eta Bilboko Udalak antolatu duten topaldiaren barruan.

Euskal kulturaren memoria. Euskal literatura eta emakumeak izenburuaren ildoan, Xabier Altzibar idazle eta euskal literaturaren ikertzaileak; Larraitz Ariznabarreta euskal ikasketetan aditu eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak; eta Jasone Osoro kazetari eta idazleak, euskal emakume idazleek zer idatzi eta zergatik idatzi duten jorratu dute, klasikoetatik hasita eta gaurdainokoak hizpide hartuta; beste alde batetik, aurrekoen eta egungo egileen artean loturarik ba ote dagoen eztabaidatu dute.

Bideoa ikusi

"Euskal ondasun eta erakunde komunen kudeaketa: tradizioa eta gaur eguneko erronkak" mintegia.

Oreki Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak erakundeen kudeaketan dugun tradizioaren garrantzia eta etorkizuneko gobernantzaren erronka berriak aztertzeko mintegia antolatu dute. Mondragon Unibertsitateko irakasle Andoni Eizagirrek koordinatutako jardunaldian, ondokoek parte hartu zuten: Roldán Jimeno, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea; Patxi Juaristi eta Jon Barrutia UPV/EHUko irakasleak; eta Iurretako kofradietako ordezkari bi, Gorka Lazkano (presidentea) eta Markel Onaindia (ikertzailea), hurrenez hurren.

Bideoa ikusi

Partzuergoaren jatorria eta Bizkaiko egoera sozioekonomikoa 1970-1980

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Sabino Arana Fundazioak hitzaldi-zikloa jarri dugu abian. Bertan, Ur Partzuergoaren sorreratik izandako historia errepasatuko dugu, eta erakundearen bilakaeran berebiziko eragina izan duten mugarri historiko handiak gogoratuko ditugu.

Uztailaren 3an, Daniel Fernández Ur Partzuergoko Zerbitzu Teknikoen zuzendari ohiak azaldu zigun nola sortu zen Partzuergoa 60ko hamarkadaren amaieran eta, ondoren, 70eko eta 80ko hamarkadetako egoera ekonomikoak erakundearen ibileran izan zuen eragina.

Bideoa ikusi

13 orrialdetatik 2.a, 155 elementutatik 13.etik 24.era