
2025ko urtarrilaren 26a
Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.
Askotariko esparrutako historialari eta adituek ibilbidea egin dute gure kultura eta nortasunetik eta Euskal Herriaren eta protagonisten gertakari esanguratsuenetakoak aztertu dituzte.
2025ko urtarrilaren 26a
"Euskadi Think Next" berrikuntza politikoaren laborategiaren azterketa eta hausnarketarako beste jardunaldi batean ehun eta berrogeita hamar pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, besteak beste, Imanol Pradales, EAJ-PNV alderdiaren lehendakarigaia, eta Juan Jose Ibarretxe, Agirre Lehendakaria Centerreko (ALC) presidentea.
Leyre Arrieta historialari eta Deustuko Unibertsitateko irakasle titularrak politika horren helburuak, pentsamendu-korronteak –bai oinarri teorikoan, bai aplikazio praktikoan– eta ondoko bilakaera azaldu zuen.
«Expedición Groenlandia»ren aurkezpena eta solasaldia, nabigazioa eta mendizaletasuna uztartzen dituen abentura ausart bati buruzko istorioa, Zigor Egia alpinista eta Euskal Mendizale Federazioaren presidentea protagonista duela. Filmak -ez dago eskuragarri- 2019ko udan Islandiatik abiatuta Danimarkako itsasartea hamaika metroko belaontzi batean zeharkatu zuten lau lagunen abentura kontatzen du, Groenlandiako ekialdeko kostaldera iristeko, ordura arte eskalatu gabe zeuden mendiak eskalatzeko asmoz.
Dokumentalaren proiekzioa 2024ko martxoaren 12an egin zen Sabino Arana Fundazioan
Duela berrogeita hamar urte, Bizkaiko Eliza, Añoveros monsinorea buru zela, eta Francoren erregimena bata bestearen kontra aritu ziren «euskal auzia» zelakoa jorratu zuen homilia bategatik; gotzaina erbesteratua izateko zorian egon zen; gobernua, berriz, eskumikatua izan beharrik.
Anabella Barrosok, Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboaren zuzendariak emandako hitzaldia
.
Oreki Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak jardunaldi bat antolatu dute aldaketa teknologikoek eta globalizazioak egungo gizarteari darkazkioten erronkez hausnartzeko
Sabino Arana Fundazioak Xan Leira jatorri galiziarreko zinemagile argentinarraren "Castelao e os irmáns da liberdade" dokumentala proiektatu zuen otsailaren 28an. Berak eta Iñaki Anasagastik, "Castelao e os vascos" liburuaren egilea, maila eta nortasun unibertsaleko pentsalaria izateaz gain galiziar lider handia gogoratu dute.
ERIA TVk ekoitzi eta Barbara Bohula Michels-ek zuzendutako dokumental horrek bubi herriaren ia erabateko sarraskiaren benetako arrazoia jorratzen du, Ekuatore Ginean dagoen Fernando Póo uhartean (gaur egun, Bioko uhartea) espainiarrek egindako kolonizazioan eta XV. mendearen eta XX. mendearen hasieraren artean, bubiak Europara eta Ameriketara esklabo eramateko bahiketan oinarri hartuta.
«Gamazada» deituriko herri eta udal mugimendu ikaragarria izan zen, 1893 eta 1894 urteetan gertatutakoa, Alderdi Liberala buru zuen gobernu espainiarrak Nafarroaren aurka egindako erasoari erantzun irmoa emateko. Josu Chuecak, EHUko Historia irakasle titularra, gogora ekarriko digu orain dela 130 urte foruzale nafarren eta euskal abertzaleen arteko hurbilketa ahalbidetu zuen herri mugimendu hau.
«Euskadi Think Next» ekimenak Euskadiko osasun-sistemaren etorkizunari erreparatuko dio. Medikuntza eta Erizaintzako profesionalek eta euskal gizarteko hainbat esparrutako ordezkariek, guztira, berrogeita hamar bat lagunek, parte hartu dute EAJ-PNV alderdiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako jardunaldian.
Koldo Anasagastik bere azken liburua aurkeztu zuen SAFen, “Aunque silben las balas, te escribiré”. Koldo Anasagastiren liburu berriak Gerra Zibilari (1936-1939) buruzko lau kontakizun biltzen ditu. Kontakizun bakoitzean, gutun edo ohar batek garrantzi berezia du.
13 orrialdetatik 3.a, 149 elementutatik 25.etik 36.era
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Bilatzailean "bideoak" iragaziz