
2025ko urtarrilaren 26a
Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.
Askotariko esparrutako historialari eta adituek ibilbidea egin dute gure kultura eta nortasunetik eta Euskal Herriaren eta protagonisten gertakari esanguratsuenetakoak aztertu dituzte.
2025ko urtarrilaren 26a
"Euskadi Think Next" ek emakumeak politikan pixkanaka sartzea aztertzen du. ‘Albert Hirschman Centre on Democracy Graduate Instituteko (Suitza) ikertzaile senior eta Politologoen Sarearen sortzailekide Janina Welp eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Eider Mendoza izango dira hizlari nagusiak.
Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Iñigo Urkullu jaunak, buru jardungo du igande honetan, urtarrilak 28 dituela, 2023ko Sabino Arana Sarien banaketa-ekitaldian. Saioa 12etan hasiko da, Bilboko Arriaga antzokian, eta XXXV. edizio honetan, ondokoek hartuko dute saria: Antton Valverde musikari donostiarra, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioaren emakumezkoen txirrindularitza-taldea, Euskal Artzainak Ameriketan elkartea, Armando Llanos arkeologo gasteiztarra eta Javier Clemente futboleko entrenatzailea.
‘Aroa’ eta ‘Euskararen Gogoetagunea’: euskara indarberritzeko arnas luzeko egitasmoak. Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Iñaki Martinez de Luna AROA egitasmoaren zuzendariak Eusko Jaurlaritzak bideratutako proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Ondoren, Jon Sarasua Euskararen Gogoetagunea egitasmoaren zuzendariak Euskaltzaindiak 2022an abian jarri zuen proiektuaren helburuak eta orain arte eginiko lanak agertu ditu.
EAJ-PNVk eta Sabino Arana Fundazioak antolatu dute “Euskadi Think Next” ekimena ardaztuko duten topaketen bigarrena. Proiektu honen xedea da Euskadiren oraingo eta etorkizuneko erronkei heltzeko politika publikoak euskal gizartearekin elkarlanean proposatzea. Lola Garcíak (La Vanguardia) eta Daniela Álvarezek (Ac2ality) politika eta hedabideen arteko harremana aztertuko dute “Euskadi Think Next” ekimenaren barruan
Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak jardunaldi mamitsua antolatu dute gaur SAF-en egoitzan. Bertan, hizkuntza-zuzenbidearen bilakaera aztertu da batik bat, hots, euskararen ikuspegitik hizkuntza-zuzenbideak duen egoeraz eta garrantziaz jardun dute hizlariek. Miren Azkarate euskaltzain osoak eta Sabino Arana Fundazioaren Patronatuko kideak aurkeztu ditu hizlariak, banan-banan, eta Andres Urrutiak esan du komeni dela zuzenbidearen bidez garatu diren legeak aurrera eramatea, baina interpretazio gaurkotua emanez.
Jokin Bildarratz: «Hezkuntza Lege berria aukera historikoa da Euskal Hezkuntza Sistema propio eta kalitatezkoa erdiesteko bidean jarraitzeko». Ikastetxeetako aditu, zuzendari eta irakasleek hizkuntzen irakaskuntzaren etorkizunak dituen erronka eta aukerak aztertu dituzte gaur Sabino Arana Fundazioan
Hainbat jakintza-eremutako aditu batzuek XX. mendeko euskal antzerkiak eta zinemak Ipar Euskal Herrian nahiz Hegoaldean utzi ziguten ekarria aztertu zuten Sabino Arana Fundazioan
Politikaren polarizazioa gizarte demokratikoetan, EAJ-PNV alderdiaren «Euskadi Think Next» ekimenaren lehen aztergaia. Euskal gizarte-esparruetako 80 ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute topaldian; Miriam Juan-Torres Berkeleyko Unibertsitateko (Kalifornia) Demokrazia arloko Ikerketa-zuzendariak eta Luis Miller CSICeko zientzialariak eman dituzte hitzaldiak.
Bilboko Portuaren historia, Jose Mari Arriola "Piloto"ren begietatik ikusita.
Piloto nabigazio tradizionalaren eta itsasontziek izan duten iraultza teknologikoaren arteko aldia ikusi duen itsasoko jendearen belaunaldi horretako kidea da. Oro har, oro har, sestantea, kronometroa eta itsas almanaka erabiltzetik GPSa erabiltzera igaro dira pilotuak eta marinelak.
Helduak elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak (SAF) gure adinekoak gaur egun kezkatzen dituzten gaiak (osasuna, zahartze aktiboa, adinekoen eta/edo mendekoen zaintza eta abar) jorratzeko lankidetzan antolatzen dituzten hitzaldien esparruan, datorren azaroaren 9an, ostegunarekin, 19:00etan, «Mendekotasuna duten pertsonak etxean mobilizatzea» gaia jorratuko da SAFen egoitzan.
Markos González gerokultoreak oinarrizko arau biomekanikoei buruzko eduki batzuk azalduko ditu, mendekotasun-egoeran dagoen pertsona mobilizatzen eta lekualdatzen laguntzeko.
Dokumentu-ondarea memoria kolektiboaren atal esanguratsua eta zehatza dela balioesteko helburuz, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiak antolatutako jardunaldien esparruan, azaroak 7an, Euskadiko Artxibo Historikoarekin batera, agiritegi historikoetan gordeta dauden dokumentu-funts (xix. eta xx. mendekoak) pribatu eta pertsonalei buruzko mintegia egin zen. Borja Aginagalde, Euskadiko Artxibo Historikoaren zuzendaria; Miquel Pérez, Kataluniako Arxiu Nazionalaren Hedapenaren arduraduna; Miren Barandiaran, Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren dokumentazio zentroaren arduraduna; eta Iñaki Goiogana, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiko artxibozaina, izan ziren hizlariak
EUSKAL ABERTZALETASUNA ETA HEDABIDEAK. Euskal hedabide abertzaleek eta espainiar hedabide nazionalistek egungo kazetaritzaren ingurumarian duten eginkizuna aztertuko du Xabier Lapitz kazetariak
13 orrialdetatik 4.a, 149 elementutatik 37.etik 48.era
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Bilatzailean "bideoak" iragaziz