
2025ko urtarrilaren 26a
Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.
Askotariko esparrutako historialari eta adituek ibilbidea egin dute gure kultura eta nortasunetik eta Euskal Herriaren eta protagonisten gertakari esanguratsuenetakoak aztertu dituzte.
2025ko urtarrilaren 26a
Euskal kultura eta euskara funtsezkoak izan dira azken hamarkadetan Euskadiren egituraketan eta gizarte-kohesioan. Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria, Agirre Lehendakaria Fundazioaren gaur egungo lehendakaria; Kirmen Uribe idazlea; Andres Urrutia euskaltzainburua eta Kike Amonarriz filologo eta soziolinguista euskararen eta euskal kulturaren normalizazioak ondutako plangintzez eta zailtasunez arituko dira. Izan ere, duela hamarkada gutxi arte familia-girora zedarriztatuta egon diren arlo horiek, tradizioz haragoko esparruetara hedatu nahian dabiltza gaur egun.
Dentro del nuevo ciclo de conferencias “El rincón de los libros”, organizado por el Museo del Nacionalismo Vasco de Sabino Arana Fundazioa, se acercará al público en general las diferentes obras de las y los escritores vascos de la mano de sus protagonistas.
El pasado 19 de abril de 2023 se inició este ciclo con la participación de la escritora Toti Martínez de Lezea que nos habló del oficio de escribir.
"Picasso presents Gernika" dokumentalaren emanaldia. Sabino Arana Fundazioan aurkeztu zen 2023ko martxoaren 28an, eta 1937ko bonbardaketaren eta ondoriozko haurren errefuxiatuen krisiaren ondorioak jorratzen ditu, Begoña Echeverriaren gidoian adierazitakoak.
Filmaren ondoren, jatorrizko bertsioan ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin, Annika Speer zuzendariaren eta Derek Doyle Bilboko aurreko kontsul britainiarraren eta Basque Children 37 UK elkarteko kidearen partaidetza izan zen.
Oreki Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak jardunaldi bat antolatu dute kultura demokratikoari buruz hausnartzeko, subiranotasunaren bidetik abiatuta.
Xabier Barandiaran, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak eta EAJ-PNV alderdiko Berrikuntza Politikoaren arduradunak eta Iñaki Goiogana historialariak aurkeztuko dituzte aztergaiak.
Euskadi jasangarri, inklusibo eta lehiakorraren alde
Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren presidentea, Ivan Martenek, eta Fernando Tempranok, Talantiaren sortzaileetako bat eta Repsol konpainiako I+G eta Teknologia zuzendari ohia, ingurumenaren gaineko eragina murrizteko aurrean ditugun erronkei helduko diete Sabino Arana Fundazioan.
Patxi Agirrek Sabino Arana Fundazioan bere liburu aurkeztu zuen. Honako liburu hau egilearen «El hecho religioso en la vida política de Manuel Irujo» doktoretza-tesiaren emaitza da. Agirrek bikain ‘cum laude’ atera zuen tesian.
«Euskadin gertatu diren eraldaketa handiak» aztertzeko antolatu dugun topaldi-sortaren esparruan, hilaren 17an, ostiralarekin, arratsaldeko 5:30etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, Álex Rayón Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanen eta Eraldaketa Digitalaren errektoreorde eta Deusto Big Datako zuzendariaren eskutik, «Eraldaketa teknologikoa» eta, gaur egun, teknologia berriek gizartearen esparru guztietan duten eragina jorratuko ditugu.
«Urraca, cazador de rojos» dokumentalaren aurkezpena (gaztelaniaz) eta ondoren dokumentalaren zuzendari eta gidoilari Pedro de Echaverekin solasaldi.
Dokumentala Quindrop Produccions Produccions Audiovisuals ekoiztetxeak eta Sègula Films-ek ekoitzi dute, Televisió de Catalunya, TVE eta IB3rekin elkarlanean.
Sabino Arana Fundazioa, Bilbo, 2023/02/14
Euskadi-Ukraina elkartasun mugimendua, “Irulegiko Eskua” aurkitu zuen arkeologia-taldea, Irakli Kobakhidze, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Mikel Sánchez eta Aspace Gipuzkoa dira 2022ko Sabino Arana Sariak
Sabino Arana Fundazioak kultura ekitaldi honen XXXIV. edizioa egingo du urtarrilaren 29an, igandearekin, 12: 00etan, Bilboko Arriaga antzokian.
Euskal kultura-adierazpenen memoria aldarrikatzeko helburuz, Sabino Arana Fundazioak urtero-urtero antolatzen dituen jardunaldien esparruan, aurten, emakumeek kultura-arloan, gizarte-mugimenduetan, politika-antolakundeetan eta abarretan izan zuten aurrendaritza aztertuko dugu, bereziki, euskal abertzaletasunari lotutako balioak hedatzen eta hurrengo belaunaldietara ondorengoetaratzen izandako eragiletza.
Daniel Innerarityk eta Xabier Aierdik «Eraldaketa gizartean» gaia jorratu zuten «Euskadin gertatu diren eraldaketa handiak» deritzon zikloaren barruan
EUSKARAREN LEGEAK 40 URTE izenburuaren ildoan, Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak mintegi bat antolatu dute euskal kulturgintzako, erakunde publikoetako eta unibertsitate-arloko ordezkarien eskutik, besteak beste, Euskararen Legeak ekarri duena, erdietsitako aurrerapenak eta etorkizuneko erronkak aztertzeko helburuz.
13 orrialdetatik 6.a, 149 elementutatik 61.etik 72.era
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Bilatzailean "bideoak" iragaziz