Bideoak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

Askotariko esparrutako historialari eta adituek ibilbidea egin dute gure kultura eta nortasunetik eta Euskal Herriaren eta protagonisten gertakari esanguratsuenetakoak aztertu dituzte.

Bideoak

Elkarrizketa Arantxa Anituari, FEVAren (Federación de Entidades Vasco Argentinas) presidentea.

Joseba Lopezortega historiagileak Arantxa Anitua elkarrizketatu du, Federación de Entidades Vasco Argentinasen (FEVA) presidentea eta oraintsu arte Buenos Airesko Laurak Bat elkartearen presidentea. Lopezortegak dioen bezala, “Laurak Bat elkartearen historia esku-eskura” dakargu elkarrizketak. Buenos Airesko zentroak urteurren bi ospatuko ditu aurten, elkartean ikurrina lehenengoz altxatu zenaren mendeurrena eta munduko euskal etxerik zaharrena denaren 144. urteurrena.  

Bideoa ikusi

Vicente Egia Sagardui: bakeaz eta gerraz

Vicente Egia Sagardui, 36ko udako gudari boluntarioa, Kirikiño batailoiko kapitaina izatera iritsi zen. Heriotza zigorra ezarri zioten El Dueson eta Larrinagako kartzelara eraman zuten. 1938ko hasieran, bi aldeetako presoen arteko trukea egin zuen eta Kataluniara joan zen, Euskadiko Gobernuaren aginduetara, eta Errepublikako Ejerzitoan komandante gisa sartu zen. 1938an hil zen, 560. batailoiko bere gizonen buru zela, Camposineseko frontean (Ebroko gudua).  

Bideoa ikusi

Tere Gamboa: nire gerra albuma.

Tere Gamboak egindako dohaintza batek, irudiekin, gehienak argitaratu gabeak, eta eskuz idatzitako oharrekin, gure gudarien bizitzara hurbiltzeko aukera ematen digu, 1936ko gerraren hainbat frontetan. Lehen bideo honetan gudariak Artxandara joaten eta Gorbeia eta Legutio-Villarrealeko fronteetan ikusten ditugu. Tere Gamboa, Marino Gamboaren alaba zen, Jose Antonio Agirre Lehendakariaren kolaboratzaile estua izan zen New Yorken erbesteratu zenean, eta José Mª Gamboa Bidasoa Ikerketa Historikoen Institutuaren sortzaileetako baten arreba. Laister, bigarren atal bat.  

Bideoa ikusi

Joseba Rezola, gudari de gudaris

Joseba Rezola erbesteko Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea izan zena, 1971n hil zen arte, gure oraintsuko iraganaren funtsezko pertsonetako bat da. Euzko Alderdi Jeltzaleko idazkaria, Demokrazia kristauaren ordezkaria edo Sabindiar Batzako presidentea, beste kargu askoren artean, bere biografia askoz ere zabalagoa eta biziagoa da. Eduardo Jauregi historialariak Errepublikaren, gerraren, kartzelaren, klandestinitatearen eta erbestearen urteak berreraiki ditu bideo honetan.  

Bideoa ikusi

13 orrialdetatik 9.a, 145 elementutatik 97.etik 108.era