Deialdiak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

07
Urr
2022
“EAB 100 urte. Emakumeak Aberria eginez” erakusketa.

Emakume Abertzale Batzaren mendeurrenaren kariaz antolatutako “EAB 100 urte. Emakumeak Aberria eginez” erakusketa izango da Donostiako Aiete kultura-etxean

Erakusketa urriaren 7an inauguratuko da, 18:00etan.

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak sustatu du erakusketa, eta inaugurazio-ekitaldian ondokoek parte hartuko dute: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza diputatua eta bozeramailea, Eider Mendoza, Sabino Arana Fundazioaren presidentea, Mireia Zarate, eta erakusketaren komisarioak: Karmele Perez Urraza, Begoña Bilbao Bilbao, Gurutze Ezkurdia Arteaga (UPV/EHUko Hezkuntza Fakultatea  - Garaianikerketa-taldea).

Informazio gehiago

25
Mai
2022
Garapenerako lankidetzari buruzko legeen erreformak aztergai

Garapenerako lankidetzari buruzko legeen erreformak aztergai

Asier Hernando, lankidetza-arloko aholkularia eta Oxfam erakundearen Latinoamerika eta Karibeko eskualdeko zuzendari ohia; Leire Pajín, Osasun eta Gizarte Politikako ministro ohia; Laura Celià, Balear Uharteetako Gobernuko Lankidetzako zuzendari nagusia; eta Félix Fuentenebro, Medicusmundi Elkarteen Federazioko zuzendaria eta Garapenerako Lankidetzaren Estatuko Kontseiluko kidea,, besteak beste, izango dira Sabino Arana Fundazioak antolatutako jardunaldian.

Eguna: Maiatzaren 25ean.
Mintegia: 9:30 a 13:30
Hitzaldia: 19:00 h Asier Hernandoren eskutik.

Informazio gehiago

21 orrialdetatik 11.a, 183 elementutatik 91.etik 99.era