Mai 2022
Klima-aldaketaren aurkako borroka, “Entzunez Eraiki” ekimenaren erronka berria
- EAJ-PNV alderdiaren ordezkari publikoek eta barne-ordezkariek, ingurumenari lotutako eragile eta sektoreekin batera, beste topaldi batean parte hartuko dute maiatzaren 11n, asteazkenean, goizeko 9etatik aurrera, Orona Fundazioaren egoitzan (Hernaniko Parke Teknologikoa), alderdi jeltzalearen entzute aktiboko ekimenaren esparruan.
- 10:45etan medio grafikoek mintegiaren irudiak hartu ahal izango dituzte eta Maria Eugenia Arrizabalaga, burukide eta Lurralde Antolamendu, Garraio eta Garapen Iraunkorreko arduradunak adierazpenak egingo ditu.