Deialdiak

Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.

02
Mai
2017

Hermes aldizkariaren 55. alearen aurkezpena, euskal erakunde batean Bizkaiko Foru Aldundia, abertzaleek gehiengoa lortu zutenetik lehen mendeurrena dela eta

Herrialdeko 29 pertsona ospetsuk gogoeta egingo dute euskal aberriaren XXI. mendeko erronkez eta gure erakunde-esparruaz, aberrigintzaren eta gizartegintzaren eragiletzat hartuta. Bizkaiko ahaldun nagusia, Unai Rementeria, ekitaldian izango da. Ekitaldia, maiatzaren 4an, ostegunarekin, goizeko 11:00etan, Bilboko egoitzan izango da.

Informazio gehiago

15
Ots
2017

Eugenio Ibarzabalek Bilbon aurkeztuko du “Días de ilusión y vértigo. 1977-1987” liburua

• Idazlearen bizipenez gain, liburuak Euskadiko Trantsizio-aldiko mugarriak eta XX. mendeko euskal abertzaletasunaren historia jorratzen ditu, pertsona esanguratsu askori egindako elkarrizketak direla bide. • Toti Martinez de Lezeak, Juan Mª Ollorak eta Roman Sudupek lagunduko diote Donostiako kazetari eta idazleari liburuaren aurkezpenean, Sabino Arana Fundazioan, otsailaren 22an, asteazkenarekin, 19:30etan.

Informazio gehiago

18 orrialdetatik 13.a, 162 elementutatik 109.etik 117.era