Hedabideentzako deialdia • 2024ko uztailaren 11a
Ikurrinaren 130. urteurrena
«Ikurrina, lau haizetara 130 urtean», Juan Jose Gonzalez vexilologo eta heraldistaren eskutik. Uztailaren 11n, ostegunarekin, 19:00etan, SAFen.
- 2024ko uztailaren 11a, osteguna
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Ikurrinak 130 urte beteko ditu uztailaren 14an, lau haizeetara astindurik. Baina gorabehera asko izan ditu sortu zenetik, 1894ko uztail hartatik, Bilboko Posta kaleko Euzkeldun Batzokija-ren egoitzan, lehen aldiz jaso zutenetik.
Frankismoak jazarri eta debekatu zuela, Euskal Erresistentziak ikur adierazgarritzat erabili zuen, gurean berezko nortasuna daukan herri bat bazela defendatzeko prest zegoela argi eta garbi erakus zedin. 1977ko urtarrilean legeztatu zen euskal ikurra, aspaldi, gaurko begien irudiko.
Juan Jose Gonzalez vexilologo eta heraldistak aurreratu digunez, legeztatu ondoko aldian baino, ikurrinaren sorreran sakontzen ahaleginduko da, «gaur egun ezagutzen dugun moduan zelan eta zergatik diseinatu zen jakiteko etorkizuneko ikerketa eta interpretazioei ateak eta leihoak zabalik uzteko helburuz».
Juan Jose Gonzalez
Bilbo (Abandoko Elizatea, 1957). Ikertzailea eta dokumentalista. Vexilologoa eta heraldista. Eusko Ikaskuntzako kidea eta Vexilologiaren Espainiako Elkarteko kidea. Hainbat liburu idatzi ditu: «Historia de los emblemas de Orduña», «Emblemática del Valle y Merindad de Orozko» eta «Fitero en sus emblemas» (beste ikertzaile batzuekin batera). Artikuluak argitaratu ditu Ar Banniel, Banderas, Emblemata, Flagmaster, Armoria aldizkarietan eta DEIA egunkarian. 36 udal-bandera (ofizial) eta 7 armarri (ofizial) egin ditu Bizkaiko Lurralde Historikoan.