Hedabideentzako deialdia 2025ko martxoaren 13a

Beijingeko Adierazpenaren 30. urteurrena

  • Beijing hirian (Txina) izan zen Emakumeei buruzko Laugarren Mundu Konferentzia XX. mendearen azken laurdenean Nazio Batuek emakumeei buruz antolatu dituen lau konferentzietatik garrantzitsuena izan zen. Topaldi hartan, 17.000 lagunek baino gehiago parte hartu zuten, eta une garrantzitsua izan zen genero-berdintasuna munduko agendan paratzeko.
  • Arantza Zugastik, Txaro Beobidek, Miren Gallarzagoitiak eta Sonia Hernandok, biltzar hartan izan ziren euskal ordezkarietatik lauk, orduko testigantzak kontatuko dizkigute  martxoaren 13an, 19:00etatik aurrera, SAFen egingo den mahai-inguruan.
Beijingeko Adierazpenaren 30. urteurrena Beijingeko Adierazpenaren 30. urteurrena
  • 2025ko martxoaren 13a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Arantza Zugasti, Txaro Beobide, Miren Gallarzagoitia eta Sonia Hernando 1995ean Pekinen (Txina) egin zen Emakumeei buruzko Laugarren Mundu Konferentzian parte hartu zuten 17.000 lagunetatik lau izan ziren. Konferentzia horren emaitzaren aipagarriena dugu 189 herrialdek ahobatezkotasunez onartu zutela Beijingeko Adierazpena eta Ekintza Plataforma, hots, emakumeek berdintasunez bizitzako esparru guztietan eta parte hartzeko eta erabakiak hartzeko bidea ireki zuen ekimena.

Beijingeko Adierazpenaren eta Ekintza Plataformaren hogeita hamargarren urteurrenaren kariaz, Sabino Arana Fundazioak mahai-inguru bat antolatu du mundu osoko genero-berdintasunaren aldeko borrokan mugarri izan zen topaldi hartan egondako lau euskal emakume horien eskutik. Mahai-ingurua martxoaren 13an izango da, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan.

Beijingeko Adierazpena eta Plataforma bilakatu ziren orduan ­­—eta hala izaten jarraitzen dute—, herrialde guztietan berdintasun-politikak garatzeko nazioarteko funtsezko tresnetako bat. Handik hona igaro diren 30 urteotan, aurrerapen garrantzitsuak izan dira emakumeen eta nesken bizitzako alderdi askotan. Hala eta guztiz ere, 1995ean identifikatu ziren erronka askok berebiziko garrantzia dute gaur egun ere, hala nola soldata-arrakala, ordaindu gabeko lanaren banaketa desberdina eta emakumeen aurkako indarkeria matxista, besteak beste.

Zugastik, Beobidek, Gallarzagoitiak eta Hernandok Beijingera egindako bidaia azalduko dute, bai eta bertan ikasitakoak euskal gizartean zer-nolako eragina izan duen ere.