Hedabideentzako deialdia 2025ko martxoaren 20a

Caracasco Euskal Etxearen 75. urteurrena El Paraison

Urteurrena ospatzeko, Sabino Arana Fundazioak mahai-ingurua antolatu du ZOOM bidez; Ibane Azpiritxaga egungo presidenteak, Pedro Javier Arriaga Venezuelako EAJ-PNV alderdiaren Lurraldez Kanpoko Erakundearen presidenteak (bi-biek Caracasetik) eta Jon Mikel Olabarrieta Euskal Etxeko presidente ohiak, Nerea Olabarrietak, Gonzalo Attiasek eta Estepan Aldamizetxebarriak (Bilbotik) parte hartuko dute. Martxoaren 20an izango da, 19:00etan.

Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izan zen

Caracasco Euskal Etxearen 75. urteurrena El Paraison 75 aniversario del Centro Vasco de Caracas en El Paraíso
  • 2025ko martxoaren 20a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Aurtengo martxoan, 75 urte bete ditu Caracasko Euskal Etxeak, gaur egun El Paraíso parrokian dagoenak. Gerra Zibilaren eraginez, Venezuelara joandako euskal erbesteratuek sortu zuten eta 1942an zabaldu zen, hasiera batean, Altzifreen kalearen kantoian, Caracasko hirian erdigunean; geroago, 1942tik 1950era, Truco a Balconcito zeritzon egoitza gogoangarrian izan zen. Hori dela eta, Caracasko Euskal Etxeak 75 urte bete ditu El Paraísoko hirugarren egoitza horretan.

Urteurrena ospatzeko, mahai-inguru bat antolatu du Sabino Arana Fundazioak, eta ondokoek  parte hartuko dute bertan: Ibane Azpiritxaga Caracasko Euskal Etxeko egungo presidentea, Pedro Javier Arriaga Venezuelako EAJ-PNV alderdiaren Lurraldez Kanpoko Erakundearen presidente eta eusko-venezuelar komunitatearen Jazoera argitalpenaren bultzatzailea (biak Caracasetik konektatuko dira zoom bidez), Jon Mikel Olabarrieta Caracasko Euskal Etxeko presidente ohi eta Venezuelako EAJ-PNV alderdiaren Lurraldez Kanpoko Erakundearen idazkari ohia, Nere Olabarrieta, Jon Mikelen alaba, dantzaria eta Venezuelako Euskal Etxeko dantza- taldearen arduraduna, eta Gonzalo Attias, Jon Mikelen biloba eta, Bilbon, abeslari liriko izateko prestakuntza jasotzen ari dena. Azken hirurak Bizkaiko hiriburutik hartuko dute parte.

Estepan Aldamizetxebarria kazetariak moderatuko du mahai-ingurua.

Sortu zenetik, Caracasko Euskal Etxea Euskal Erresistentziak sendo jarraitzen zuela adierazteko ikur bilakatu zen erbesteko ehunka mila euskaldunentzat.

1950eko martxoaren 5eko inaugurazioan, Jose Antonio Agirre Lehendakariak euskal historiaz hitz egin zuen, eta orduko horretan esan zuen «Euskal Herriaren mirari nagusia mendeetako iraupena» dela.

 

Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izan zen