Hedabideentzako deialdia 2023ko maiatzaren 4a

LUIS ÁLAVAren FUSILAMENDUAREN 80. URTEURRENA - HITZALDIA "ÁLAVA SAREA. PROZESU JUDIZIALAREN URETAN BONBONARIK GABE BUZEATZEN"

Txema Montero abokatua Luis Álavaren erailketa, 1943ko maiatzaren 6an, ekarri zuen auzipetzeari buruzko informazio gehiago ematen ahaleginduko da. Sare horretako beste 21 kide ere auzipetu zituzten. Maiatzaren 4ean, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera, SAFen.

 

\ "Alava Sarea. Prozesu judizialaren uretan bonbonarik gabe buzeatzen" hitzaldia.

1940ko azaroaren 21ean, Frankismoari atxikitako Goi Estatu Nagusiaren txostena heldu zen Madrilera. Txosten horretan zehazten zenez, Poliziaren Kanpo Zerbitzuak eskuratu zuen txosten hori “gorriek deitzen zuten Jose María (sic) Agirre Lehendakariaren bulegoko mahaitik bertatik hartuta”.

Txosten horretan, “gure askapen-gerrak iraun bitartean egindako espioitza-lana” aletzen zen. Oso kontu larria zen hura, 1937. urtetik aurrera, zelatatu zutela bat-batean jakin izan zuen armada batentzat, lortutako txosten horrek ez baitzekartzan kantinan bildutako txutxu-mutxurik, ezpada, Euzkadiko Gobernuaren Barne Zerbitzuak (espioitza) txosten zorrotz-zorrotza, 1.242 dokumentu biltzen zituena, politikari, presoen egoerari, informazio ekonomikoari eta, batez ere, Francoren armadako dibisioen osaera, antolaketa eta unean uneko bilakaeraren inguruan.

Hain aurkikuntza bikainak erregimenaren polizia mugiarazi zituen, eta hilabete eskasean, lehen atxiloketak egiten hasi zen. Hala, abizen hori zeukan ingeniari gasteiztarra arduradun nagusia zuen «Álava sarea» deiturikoa antzeman zuen. Luis Álava atxilotu, heriotza-zigorra ezarri eta fusilatu egin zuten. Sareko partaideen artean, Bittori Etxeberria, Itziar Mujika, Maria Teresa Verdes eta Delia Lauroba (erresistentziaren egiazko heroiak) nabarmendu behar ditugu. Guztira, sareko 21 kide atxilotu eta auzipetu zituzten, baina, azkenean, zigorra kommutatu zieten.

Nola iritsi zen hain informazio garrantzitsu eta isilpekoa frankisten eskuetara, polizia frankistak ikerketari ekin ahal izateko? Nola lortu zuten Álava sarekoa kideak identifikatzea? Nola garatu zen Madrilgo auzitegi militarrean egin zen auzi sumario edo biziki laburtua? Zergatik atera ziren bizirik, azkenean, azken unean aurkeztutako helegite bati esker, Luis Álava ez, beste guztiak? Heroi izandako lau emakumeren, gizon zintzo baten eta emakume solidario askoren istorioa da, beste herrialde batzuetan, adibidez, Frantzian, Herbehereetan edo Alemanian bertan, gaurik iluneneko erresistente horiei egindako monumentu edo zenotafio bat egitea mereziko lukeena.

Txema Montero abokatua istorio horretako protagonisten auzipetzeari buruzko azalpen gehiago ematen saiatuko da datorren ostegunean, maiatzak 4 dituela, 19:00etatik aurrera Sabino Arana Fundazioan emango duen hitzaldian.

Txema Montero Zabalaren autobiografia

José Mari (Txema) Montero. Deustua (1954)-Mungia (?). Abokatu-lanetan jardu du 42 urtetan. Europako Parlamentuko kide aukeratu zuten birritan, 1987 eta 1989 urteetan. Monterok bideratutako auzibideetan, hauexek aipatu behar dira: HB alderdiaren legeztatzea; Castells auzia Europako Auzitegiaren aurrean (libertad de expresión del senador Miguel Castells senatariaren adierazpen-askatasuna); GAL erakundearen ikerketa (Brouard auzia); poliziaren torturak (Onaindia eta Linaza auziak); Ertzaintzaren erantzukizun polizialaren ziozko auziak (Calvo auzia) eta sexu-askatasunaren aurkako delituak.

14 urteko aldian, Sabino Arana Fundazioaren gogoeta eta eztabaida mintzagunearen zuzendaria izan zen, bai eta Hermes pentsamendu eta historia aldizkariaren zuzendarikidea. Gau egun, euskal politikaren eta gizartearen behatzaile engaiatua da eta arduraldi osoko herritarra.