Deialdia • 2025ko urtarrilaren 26a
Deialdiak
Sabino Arana Fundazioaren Prentsa bulegoaren helburua da hedabideetako profesionalei eskaintzea hauei interesgarri gerta dakizkieken prentsa oharrak, iritzi artikuluak, irudiak eta abarrak.
Urt 2023
Hedabideei "2022ko Sabino Arana Sariak" aurkeztea
Aurkezpena streaming bidez ere jarraitu ahal izango da
Abe 2022
Emakumeak aberrigintzan
- Sabino Arana Fundazioak antolatutako mintegi horretan, XX. mendeko euskal emakumeek abertzaletasunari lotutako balioak hedatzen izandako aurrendaritza eta eragiletza aztertuko ditugu.
- Jardunaldia abenduaren 20an, asteartearekin, izango da, 09:30etatik 13:30etara, Fundazioaren egoitzan.
Abe 2022
Daniel Innerarityk eta Xabier Aierdik «Eraldaketa gizartean» gaia jorratuko dute «Euskadin gertatu diren eraldaketa handiak» deritzon zikloaren barruan
Ostiral honetan, 17:30etik aurrera, Sabino Arana Fundazioan. Sarrera librea, aldez aurretik baieztatuta: 94.405.64.50 · idazkaritza@sabinoarana.eus
Abe 2022
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eta hainbat adituk Euskararen Legea indarrean egon deneko 40 urteko aldian ondutakoak aztertuko dituzte
Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako jardunaldi hori abenduaren 15ean egingo da, ostegunarekin, goizeko 9etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan
Aza 2022
Emakumeen kontrako indarkeria matxistari aurre egiten dion dekalogoa prestatzeko topaldia
Azaroaren 22an, asteartearekin, 9:30etik 12:30era, Sabino Arana Fundazioan
Aza 2022
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak Alex Txikon bizkaitar mendizalea zuzendari eta protagonista duen «La montaña desnuda/Mendi biluzia» film luzea eskainiko du
Dokumentalak (70 minutukoa, gutxi gorabehera) Nanga Parbat mendira (8.125 m, Karakorum mendikatean, Asian) egindako neguko igoaldia kontatzen du. 2016ko otsailaren 26an zapaldu zuten gailurra, neguan ordura arte gauzatu gabeko balentria burututa.
Aza 2022
Entzunez Eraiki: Euskadiren nazioarteko ekarpena 2030 agendaria
EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak abian jarri duen “Entzunez Eraiki” entzuketa aktiboko prozesuaren barruan, eta Sabino Arana Fundazioaren laguntzarekin, azaroaren 3an, osteguna, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Moraza Plaza, z/g. 48007 Bilbao), 9:15etatik 13:30era bitartean, topaketa berri bat egingo da “Euskadiren nazioarteko ekarpena 2030 agendari” buruz.
Urr 2022
Jardunaldia: Agiri historikoak gizarte garaikidean: Legea, Ondarea eta Memoria
Euskadiko Dokumentu Kudeaketa Integralaren Legea, ondare publikoa eta pribatua zaintzea edo Memoria demokratikora begira dokumentu funtsak ezagutu ahal izatea (militarren agiritegiak, sekretu ofizialen legea) jorratuko dira urte luzeetako eskarmentua duten adituen eskutik.
Urr 2022
Europako Alderdi Demokratak (PDE-EDP) mintegi bat antolatuko du Bilbon, aro digitalean, demokraziaren defentsaz hausnartzeko helburuz
• Sandro Gozi, PDE-EDPko idazkari nagusia eta Europako Parlamentuko diputatua (linean); Andoni Ortuzar, EAJ-PNV alderdiaren EBBko burua; Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioaren presidentea; Patrick Mignola, MoDem taldeko presidenteordea; eta Stéphane Séjourné, Renew Europe taldeko presidentea Europako Parlamentuan, jardunaldiaren hasiera-ekitaldian arituko dira datorren asteazkenean, hilak 26an, 9:00etan, Sabino Arana Fundazioan.
• Topaldia streaming bidez ere jarraitzea izango da www.sabinoarana.eus, PDE-EDPren www.democrats.eu eta EAJ-PNVren www.eaj-pnv.eus webguneetan.
20 orrialdetatik 9.a, 178 elementutatik 73.etik 81.era
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Bilatzailean "berriak" iragaziz