Hedabideentzako deialdia • 2024ko irailaren 19a
Aitor Miñambresek Euzko Mendigoizale Batzaren ehun urteko historia aletuko du
«Mendirik Mendi» izenburuaren ildoan, Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoko ikertzaile eta zuzendariak mendizaleek eta euskal aberriaren zaleek 1921ean sortutako elkarte horren ibilbidea eta garrantzia jorratuko ditu. Hitzaldia irailaren 19an emango du, ostegunarekin, 19:00etan, SAFen.
- 2024ko irailaren 19a, osteguna
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Aitor Miñambres ikertzaile eta Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoko zuzendariak hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioan, datorren ostegunean, irailak 19 dituela, 19:00etatik aurrera, Euzko Mendigoizale Batzaren inguruan.
Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatu duen «Mendirik mendi. Euzko Mendigoizale Batza» deritzon erakusketari lotuta dago hitzaldia. Erakusketak ehun urte baino gehiago dituen mendizale eta abertzaleek sortutako elkarte horren historia darakutsa. EMB 1921ean hasi zen lanean euskal nortasunaren ezaugarriak berreskuratzeko hainbat jarduera kultural eta politiko antolatzen, eta, azkenean, Gerra Zibilean, gudarien lehen konpainiak eta batailoiak sortzeko funtsezko giza ekarpen esanguratsua izan zen.
Erakusketa osatzen duten zortzi paneletako testuen egileak, Aitor Miñambresek, mendigoizaleek mugimenduak garai hartan izan zuen ibilbidea eta garrantzia aletuko ditu.
Beste alde batetik, esan behar da «Mendirik mendi. Euzko Mendigoizale Batza» erakusketa Sabin Etxean (Ibañez de Bilbao, 16) ikusgai egongo dela datorren urriaren 31ra arte, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara; asteazkenetan, 10:00etatik 19:00etara; eta asteburu eta jaiegunetan, bisita aldez aurretik eskatuta.