Hedabideentzako deialdia 2016ko urtarrilaren 13a

"Aldana 1980. Ixiltasun estanda" dokumentalaren estreinaldia

Urtarrilaren 18an, astelehenarekin, Alonsotegiko San Bartolome elizan

"Aldana 1980. Ixiltasun estanda" dokumentalaren estreinaldia

Urtarrilaren 18an, astelehenarekin, "Aldana 1980. Isiltasun eztanda" izeneko dokumentala estreinatuko da Alonsotegiko San Bartolome elizan, arratsaldeko 7etan. Ikerlan horren bidez, Bizkaiko udalerri horretan zegoen Aldana tabernan edo “Garbiren tabernan” 1980ko urtarrilaren 20an izandako gertaerak eta bertako biktimak gogoratu nahi izan ditugu.

Goma 2z osatutako 6 kiloko lehergailu batek Manuel Santacoloma, Liborio Arana eta Mari Paz Ariño eta Pacífico Fica senar-emazteak hil zituen eta, gainera, hamar zauritu baino gehiago eragin zituen. Hurrengo egunean, Espainiako Talde Armatuek (GAE) 

ultraeskuinari lotutako erakundea aldarrikatu zuten atentatua. Leherketan hildakoen eta bizirik atera zirenen familiakoek eta auzokideek oraindik ere eskatzen dute gertaera haiek argitu daitezela.

Dokumentala ikusi baino 15 minutu lehenago, 18:45ean, hain zuzen ere, lore-eskaintza egingo da auzolanean egindako horma-irudiaren aurrean. Horma-irudi hori Carlos Baudilio eta Aritz Muuerza artisten laguntzaz egin da, “Garbiren taberna” egon zen orubean bertan. 

Biktimen sendikoek eta lagunek Alonsotegi, Sodupe, Barakaldo eta Enkarterriko herrietako bizilagunak gonbidatu nahi dituzte ekitaldi honetara.