Hedabideentzako deialdia 2014ko martxoaren 24a

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBko lehendakariak irekiko du bihar “Europako hauteskundeak eta herritartasuna” mintegia

• Sabino Arana Fundazioak eta Europar Demokraten Institutuak (IED) antolatuta, ia berrogei aditu bilduko ditu: europarlamentariak, katedradunak, politikariak eta abokatuak

Eguna: Bihar, asteartea, 2014ko martxoaren 25a

Ordua: 9:00 

Lekua: Sabino Arana Fundazioa (Mandobide, 6. Bilbo)

IREKIERA EKITALDIA:

ANDONI ORTUZAR (Europar Demokraten Presidenteordea eta  EAJ-PNVren EBBko lehendakaria) 

JUAN Mª ATUTXA (Sabino Arana Fundazioko lehendakaria)

Aste gutxi falta direla Europar Parlamenturako hauteskundeak egiteko, oso hauteskunde erabakigarriak, bestalde,  krisiak, ziurgabetasunak eta herritarrek europar egitasmo politikoarekiko atxikimendu urriak markatutako garai hauetan, Sabino Arana Fundazioak eta IEDk (Europar Demokraten Institutuak) mintegi hori antolatu dute, Europar Batasunak gaur egun bizi duen egoerari buruzko diagnostiko bat lortzen saiatzeko, ekin berezia eginez jasaten ari garen sistemazko krisi honetan, enpleguan eta mundu globalizatuak eskatzen duen lehiakortasunean. Asmoa da, europar eredu sozial eta politikoa egituratzea ahalbidetuko duten gako nagusi batzuk adostea, halako eraz ezen, berreskuratutako lehiakortasun baten bitartez eta pertsonak izanda helburu nagusia,  haiek sistema egoki bat finantzatzea ahalbide dezaten, hain zuzen ere sistema bat non, europar herritarrek euren duintasuna eta europar egitasmo sozial eta politikoarekiko konfiantza berreskuratzerik izan dezaten.

Elkarraldian berrogei bat adituk parte hartuko dute,  europarlamentari, katedradun, politikari  zein abokatu,  eta hizlariak izango dira: GRAHAM WATSON, ALDE alderdiko (Europako Liberalen eta Demokraten Aliantza) presidentea; LUIGI COCILOVO, Europar Demokraten Alderdiko idazkariorde nagusia eta Europar Parlamentuko mahaiburuordea; IZASKUN BILBAO, europarlamentaria;  ALBERTO ALBERDI LARIZGOITIA Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzaren Ekonomia Azterlanetarako Zerbitzuburua; JOSE RAMÓN BENGOETXEA, Europar Zuzenbidea, Teoria Juridikoa, Soziologia eta Zuzenbidearen Filosofia ikasgaiko irakaslea, UPV/EHU; MANFRED NOLTE, Deustuko Unibertsitateko Deusto Business Schooleko irakaslea  eta Alboaneko kidea; eta ANDER GURRUTXAGA, Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia katedraduna eta  Euskal Herriko Unibertsitatearen “Aldaketa, Berrikuntza eta Konplexutasuna” laborategiko zuzendaria.