Hedabideentzako deialdia • 2025ko martxoaren 26a
Bizi Cycle Tours, txirrindularitza, gastronomia eta kultura uztartzeko modu zirraragarria
Virginia Berasategui kirolari eta triatleta ohiak Sabino Arana Fundazioan aurkeztuko du Euskal Herriko paisaiak, kultura eta gastronomia bizikletaren gainean ezagutzeko aukera eskaintzen duen proiektu berri hau.
Martxoaren 26an, asteazkenarekin, arratsaldeko 7etatik aurrera.

- 2025ko martxoaren 26a, asteazkena
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Virginia Berasategui kirolari eta atleta ohiak bere proiektu berria, Bizi Cycle Tours, aurkeztuko du datorren asteazkenean, martxoak 26 dituela, Sabino Arana Fundazioan, 19:00etatik aurrera.
Lagunarteko txirrindularitzaren zaletasuna, bertoko janari-edariak, kultura-jarduerak etaaisialdiko jarduerak uztartzen dituen ekimen erakargarria da. Virginia Berasateguik entrenatzen eman dituen urteetan egindako ibilbideak dira, paisaia ikusgarri, inguru ezezagun eta geldialdi xarmangarriz beterikoak. Hori guztia modu pertsonalizatuan eskaintzen da, kirolari profesional ohien, gidarien, bideografoen, laguntzaileen, fisioterapeuten eta abarren eskutik.
Aurkezpen hau Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatzen duen «Guztiontzako Kirola» hitzaldi-zikloari atxikita egingo da.
Virginia Berasategui ibilbide profesional luzea izan duen triatleta bilbotarra da. 20 urtetik gorako aldian, nazioarteko proba ikoniko ugaritan parte hartu du, hala nola Hawai, Niza, Monako, Wildflower edo Wiesbaden herrietako Ironman txapelketan. Virginiaren palmaresa dela eta, gaurdainoko triatletarik onena da estatuan. Berasateguiren kirol-lorpenen artean, hauexek ditugu aipatzekoak: distantzia luzeko munduko triatloi-txapelketa (2003) eta Europako bi txapelketa (2009 eta 2010), bai eta Ironman erdiko Europako txapelketa bi ere (2007 eta 2008), besteak beste.
Viriginiari gorenera iristea ahalbidetu dioten ezaugarri nabarmenetako bi ahalegintzeko gaitasuna eta hobetzeko grina ditugu. Ezaugarri horiei esker, mugarri garrantzitsuak erdietsi ditu bere kirol-ibilbidean, eta goi-goian utzi du beti Euskadiren izena munduko zirkuituan.
Orain, ekintzailetzari lotuta, jaiotako lurraren edertasuna partekatu nahi du lagunarteko bizikleta-txango ederren, tokiko gastronomiaren eta aisialdiko nahiz kulturako jarduera bikainen zaleekin.