Hedabideentzako deialdia 2024ko azaroaren 14a

ERORKETAK PREBENITZEARI BURUZKO HITZALDIA

  • Javier Larrea, presidente del Observatorio de Prevención de Riesgos y Accidentes, explicará en SAF los factores que las producen y cómo evitarlas.
  • El 14 de noviembre, jueves, a las 19:00h.
Erorketak prebenitzeari buruzko hitzaldia Erorketak prebenitzeari buruzko hitzaldia
  • 2024ko azaroaren 14a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Euskadin, istripuz gertatzen diren erorketak ditugu heriotza ez-naturalaren arrazoi nagusiak, eta, zoritxarrez, joera goranzkoa da, batik bat, 65 urtetik gorakoei eragiten diela. 2021eko datuen arabera, urte horretan, 64 urtetik gorakoa zen euskal autonomia-erkidegoan izandako erorikoen zioz hil ziren pertsonen % 85.

Helduak elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak (SAF) egun adinekoak gehien kezkatzen dituzten gaiei buruz (osasuna, zahartze aktiboa, adinekoak eta/edo mendekoak zaintzea eta abar) elkarlanean antolatzen dituzten hitzaldien esparruan, azaroaren 14an, ostegunarekin, 19:00etan, SAFen, Arriskuak eta Istripuak Prebenitzeko Behatokiaren presidente Javier Larreak erorikoak prebenitzeko aholkuak emango ditu.

Behatokiaren presidenteak erorketak jazotzen diren leku ohikoenak zein diren eta zein faktorek eragiten dituzten azalduko du. Era berean, etxe barruan, kalean (bide publikoan) edo garraioan nola saihestu aztertuko du.

Javier Larrea merkataritzako nabigazioko kapitaina da; Bilboko Suhiltzaileen Zerbitzuko burua izan zen, oposizioz, bai eta Suhiltzaileen Teknikarien Lanbide Elkarteko presidentea eta idazkari nagusia eta Bilboko Udaltzaingoaren zuzendariordea. Gaur egun, Arriskuak eta Istripuak Prebenitzeko Behatokiaren presidentea da.

Bestalde, nabarmendu behar da Gizarte Zientzien Ikerketako masterra dela, eta doktoretza egiten ari dela UPV/EHUn, istripuak eragiten dituzten kausa sozialak ikertzen.