Hedabideentzako deialdia 2025ko apirilaren 3a

Hitzaldi Zikloa: Aurrera doan herria. EAJ-PNV-ren 130. urteurrena

Sabino Arana Fundazioak hitzaldi-zikloa antolatu du alderdi jeltzalearen historia aletzeko, erakundearen sorreratik gaur arte.

Hitzaldi Zikloa: Aurrera doan herria. EAJ-PNV-ren 130. urteurrena Hitzaldi Zikloa: Aurrera doan herria. EAJ-PNV-ren 130. urteurrena
  • 2025ko apirilaren 3a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Euzko Alderdi Jeltzalea 1895eko uztailaren 31n sortu zen, euskal aberriaren eraikuntza eta askapenerako tresna gisa. Ordutik hona 130 urte igaro dira eta euskal herritarren belaunaldi ugarik idatzi egin dute erakunde politiko honen historia jarraitua.

Urteurren garrantzitsu hori dela eta, Sabino Arana Fundazioak «Herri bat martxan. EAJ-PNVren 130. urteurrena».

Antolatu den zikloak euskal abertzaletasunaren historiako hiru aldi nagusi jorratuko ditu: jatorria, II. Errepublikaren garaia, eta EAJ-PNV alderdiak berriro ere legez jardutea izan duenetik gaur egun arte igaro den mende erdia.

Lehenengo hitzaldian «Sekretupekoak. Euskal abertzaletasunaren sorrera (1895-1903)» izenekoan, Joseba Agirreazkuenaga eta Luis de Gezala historialariak solasean ibiliko dira, apirilaren 3an, 19:00etatik aurrera.

Bigarren hitzaldia Mikel Aizpuru historialariak emango du maiatzaren 22an, «Euskal abertzaletasuna Bigarren Errepublikan: alderdiak, egiturak, mugimenduak» izenburuaren ildoan.

Zikloa ekainaren 12an amaituko da, EAJ-PNVren esparrutik bertatik garatuko den hitzaldi batez, alderdi jeltzalearen iragan hurbila eta oraina mahairatzeko, ekainaren 12an.