Hedabideentzako deialdia • 2025ko apirilaren 10a
Hitzaldia: “Erramu koroak, haritz hostoak. Gernika batailoiaren epopeia (1945)”
Bigarren Mundu Gerraren amaieraren 80. urteurrena
Aitor Miñambresek, Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoaren zuzendariak, hitzaldia emango du SAFen Pointe de Graveko batailan izan zen euskaldunen parte hartzeari buruz eta nazismoak porrot egin zezan egindako ekarpenari buruz. Hitzaldia apirilaren 10ean izango da, ostegunarekin, 19:00etan.

- 2025ko apirilaren 10a, osteguna
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Apirilean, Pointe de Graveko guduaren 80. urteurrena ospatuko dugu, hau da, Bigarren Mundu Gerrako azkenetakoa eta Gernika batailoiak Euzkadiko Gobernuak erbestean antolatutako eta gudariz osatutako unitate militarrak, parte hartu zuena.
Munduko gatazka amaitu eta aste gutxira, Garonaren bokaletik mendebaldera, Bordele eta Atlantikoaren artean, hedatzen den Medoc izeneko penintsula askatzeko euskaldunen partaidetza Agirre Lehendakariak totalitarismoaren aurkako borrokan aliatuei laguntzeko hartu zuen konpromiso gorentzat jo daiteke.
Lehendakariak erabateko konpromisoa hartu zuen aliatuekin hasiera-hasieratik. Baina helburua Euskadin jarrita zeukan, Espainiako diktadura bertan behera uzteko eta demokrazia berrezartzeko ahal zuen guztia egiteko uste osoa zuela.
Inguruabar horietan sortu zen Gernika batailoia, Franco boteretik kentzeko eta, aldez aurretik, aliatuen gerra-ahaleginean laguntzeko.
Horrela, Bigarren Mundu Gerraren amaieran, 1945eko apirilean, Gernika batailoiko gudariek, azkenean, Alemaniako armadaren aurka borrokatzeko, hura garaitzeko eta, hartara, Europan nazismoak porrot egiten eta Frantziako lurralde okupatua askatzen laguntzeko aukera izan zuten.
Aitor Miñambres Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoaren zuzendariak hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioan, apirilaren 10ean. Bertan, batailoiaren historia azalduko du, orain dela 80 urte sortu zenetik Medoc eskualdekko borroketan parte hartu zuen arte.
Aitor Miñambres Amezaga (Bilbo, 1969) Itsasontzi Makinetan lizentziaduna da, Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoaren zuzendaria eta Gerra Zibilean aditua. 1936-1937ko Motordun Poliziari (Ertzain Igiletua), Bilboko Defentsa Hesi edo gerrikoari, Legutioko bonbardaketei, Gernika batailoiari eta Enkarterriko 1937ko gerra-fronteari buruzko lanak ikertu eta argitaratu ditu. Era berean, Gerra Zibilaren hainbat alderdiri buruzko hitzaldi ugari eman ditu Euskadin, udalerri askotan eta jardunaldi zientifikoetan.