Hedabideentzako deialdia • 2023ko ekainaren 27a
“Euskadi, herrialde solidarioa: euskal lankidetzaren eraldaketa-ahalmena eta erronkak” hitzaldia, Paul Ortega Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren eskutik
- Ekainaren 27an, asteartearekin, 19:00etan, SAFen
30 urtetik gorako ibilbidea egin duen euskal lankidetzak sekulako ahalmena dauka Euskadirentzat, baina oraindik ere oso arlo ezezaguna da. Zalantzarik gabe, lankidetza funtsezko elementua da eta izan behar du Euskadirentzat etorkizunean, bai elkartasunaren ikuspegitik, bai Euskal Herriaren munduko lekutzearen ikuspegitik.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia-eLankidetzako zuzendariak, Paul Ortegak, euskal lankidetzaren balioa eta etorkizuneko gaitasuna aletuko ditu hainbat adibide erabiliz, datorren asteartean, ekainak 27 dituela, arratsaldeko 7etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan.
«Euskadi, herrialde solidarioa: euskal lankidetzaren eraldaketa-ahalmena eta erronkak» izenburuaren ildoan, Paul Ortegak euskal elkartasunaren lehentasunak azalduko ditu, gaur egun, Afrikako pobreziaren eta krisi humanitarioen aurkako borrokan dihardutenak, «sarritan nahikoa ahaztuta ditugunak»; era berean, ahalduntze-prozesuak indartzen ditugu Hegoaldeko herrialdeetan, genero-ekitatearen alde lan egiten dugu, erronka humanitarioei aurre egiten ahalegintzen gara (indarrez lekualdatuak eta iheslariak) eta kalitate demokratikoaren garapenean laguntzen dugu, demokrazia mugatzen duten tokietan, besteak beste.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria Lankidetzaren eta Elkartasunaren Euskal Lege berriaren proiektuari buruz ere arituko da. Lege hori aurki bidaliko dio Eusko Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrari, «lankidetzaren testuinguru berriari erantzungo diolako esperantzan».