Hedabideentzako deialdia • 2024ko maiatzaren 21a
Ehun urte mendizaletasuna sustatzen. Hitzaldia: Euskal Mendizale Federazioa
Zigor Egiak eta Ricardo Hernanik, Euskal Mendizale Federazioko presidenteak eta presidenteordeak, hurrenez hurren, ehun urteko mendizale federazioaren ibilbide historikoa jorratuko dute datorren asteartean, hilaren 21ean, 19:00etatik aurrera, SAFen.
- 2024ko maiatzaren 21a, asteartea
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Euskal Herriko Alpinismo Federazioaren mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien kariaz, Zigor Egiak eta Ricardo Hernanik, Euskal Mendizale Federazioko (FVM-EFM) presidenteak eta presidenteordeak, hurrenez hurren, hitzaldia emango dute Sabino Arana Fundazioan, maiatzaren 21ean, asteartearekin, 19:00etatik aurrera.
Euskal Federazioa 1924ko maiatzaren 18an eratu zen Elgetan (Gipuzkoa) Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako mendi elkarteek sustatua; gaur egun, 50.000 mendizale federatu baino gehiago biltzen ditu.
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatu du hitzaldia, Museoak 2022an abian jarri zuen Guztiontzako Kirola hitzaldi-zikloaren barruan, mota guztietako kirolak ikusarazteko eta protagonisten ahotsa zabaltzeko.