Hedabideentzako deialdia • 2024ko abenduaren 10a
Hitzaldia: “Azpiegituren plangintza, Bizkaiko hiri-uraren etorkizuneko erronkei erantzuteko”
Arantxa Sánchezek, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko Zerbitzu Teknikoen zuzendariak emango dio amaiera Sabino Arana Fundazioarekin elkarlanean Bizkaian uraren kudeaketari buruz antolatu den hitzaldi-zikloari, eta azpiegitura berritzaileen kudeaketa jasangarriak dakartzan erronkak azalduko ditu.
- 2024ko abenduaren 10a, asteartea
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Sabino Arana Fundazioak (SAF) Ur Partzuergoaren sorrera eta uraren kudeaketan daukan eginkizuna ezagutarazteko antolatu duten hitzaldi-zikloaren esparruan, datorren asteartean, abenduaren 10ean, 19:00etatik aurrera, Arantxa Sánchez Pérez Partzuergoko Zerbitzu Teknikoen zuzendariak hitzaldia emango du SAFen, «Azpiegituren plangintza, Bilboko hiri-uraren etorkizuneko erronkei erantzuteko» izenburuaren ildoan.
Arantxa Sanchezek uraren kudeaketa iraunkorrak dakartzan erronkei erantzuteko azpiegitura berritzaileak izateari darion garrantzia azpimarratuko du, Ur Partzuergoak konpromiso hori bere gain hartu baitu. Hain zuzen ere, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko Zerbitzu Teknikoen zuzendariaren arabera, iraunkortasuna eta berrikuntza funtsezko bi alderdi dira ur-baliabideak kudeatzeko.
Arantxa Sanchezen aurretik, Ur Partzuergoko zuzendari kudeatzaile Pedro Barreirok eta Zerbitzu Teknikoetako zuzendari ohi José Mª Villanueva del Casalek eta Daniel Fernándezek parte hartu dute hitzaldi-ziklo honetan.