Hedabideentzako deialdia • 2024ko otsailaren 15a
“Gamazada” deiturikoari buruzko hitzaldia, Josu Chueca historialaren eskutik
- EHUko Historia irakasle titularrak gogora ekarriko digu orain dela 130 urte foruzale nafarren eta euskal abertzaleen arteko hurbilketa ahalbidetu zuen herri mugimendu hau.
- Hitzaldia emango du ostegun honetan, otsailaren 15ean, SAFen, 19:00etatik aurrera.
- 2024ko otsailaren 15a, osteguna
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
«Gamazada euskaroen, napartarren eta euskaldunen garaian» izenburuaren ildoan, Josu Chueca historialari eta UPV/EHUko Historia irakasle titularrak hitzaldia emango du otsailaren 15ean, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan.
«Gamazada» deituriko herri eta udal mugimendu ikaragarria izan zen, 1893 eta 1894 urteetan gertatutakoa, Alderdi Liberala buru zuen gobernu espainiarrak Nafarroaren aurka egindako erasoari erantzun irmoa emateko. Germán Gamazo orduko Ogasun ministroak 1841eko Lege Itunduaren bidez ezarritako Nafarroako foru zerga-araubidea indargabetu nahi izan zuen eta asmo horrek mobilizazio handia sorrarazi zuen Nafarroako herritarren eta bertako erakundeen aldetik, zerga-autonomiaren defentsan; bidenabar, emandako erantzunak foruzaleen eta euskal abertzaleen arteko hurbilketa sustatu zuen.
Euskaroen (Estanislao Aranzadi eta Arturo Campión) eta Sabino Aranaren jarraitzaile bizkaitar abertzaleen arteko ekintza-batasunaren ondorioz, «Gamazada» dugu foruzaletasunaren eta euskaltzaletasunaren arteko lotura zuzen eta nabarmenetakoa, eta Nafarroako Euskal Elkargoan (1878-1897) zein Nafarroako lehen euskal abertzaletasunean izan zuen isla garbia.
Josu Chueca irakasleak, ostegun honetan, otsailaren 15ean, arratsaldeko 7etatik aurrera, SAFen egoitzan, nafar foruzaleak eta euskal abertzaleak autogobernuaren defentsan elkartu zituen ekitaldi gogoangarri hura gogoratuko du.