Hedabideentzako deialdia • 2024ko azaroaren 26a
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei laguntzeko eta arriskuak prebenitzeko aholkuak eta gomendioak
- Juan Ibarretxek eta Asier Alustizak, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Arloko zinegotziak eta zuzendariak, hurrenez hurren, ahultasun-egoerei erantzuteko xedez herritarren eskura dauden gizarte-zerbitzuak eta udal-prestazioak azalduko dituzte.
- «Udalaren gizarte-zerbitzuak: mendetasun-egoeran dauden pertsonei laguntzea eta arriskuak prebenitzea» hitzaldia izango da azaroaren 26an, asteartearekin, 19:00etan, SAFen.
- 2024ko azaroaren 26a, asteartea
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Helduak Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak (SAF) adinekoak gehien egun kezkatzen dituzten gaiei buruz (osasuna, zahartze aktiboa, adinekoen eta/edo mendekoen zaintza, etab.) lankidetzan antolatzen dituzten hitzaldien esparruan, datorren asteartean, azaroak 26 dituela, asteartearekin, 19:00etan, SAFen, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Arloko Juan Ibarretxek eta Asier Alustizak «Udaleko Gizarte Zerbitzuei» buruz hitz egingo dute.
Gizarte-zerbitzuak esku-hartze sozial profesionaleko zerbitzuak dira, eta administrazio publikoek herritarren eskura jartzen dituzte, herritarrei laguntzeko eta herritarren ahultasun-egoerei egoki erantzuteko.
Bilboko Udalak, Gizarte Ekintza Sailaren bitartez, Gizarte Zerbitzuei buruzko 15/2008 Legearen prestazio eta zerbitzuen zorroan ezarritako Lehen Mailako Arretako gizarte-zerbitzuak garatzen ditu. Udalerriko 8 barrutietan banatutako zentro eta zerbitzuen sarea da.
Juan Ibarretxek eta Asier Alustizak, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Arloko zinegotziak eta zuzendariak, hurrenez hurren, mendetasun-egoeran dauden pertsonei erantzuteko xedez herritarren eskura dauden gizarte-zerbitzuak eta udal-prestazioak azalduko dituzte.