Hedabideentzako deialdia • 2022ko ekainaren 24a
“Politikaren erronkak” aztergai EHUren udako ikastaroetan
Sabino Arana Fundazioak eta Udako Ikastaroen zuzendaritzak elkarlanean antolatu duten jardunaldi hori ekainaren 24an, ostiralarekin, egingo da Donostiako Miramar jauregian, 9:30etik 13:45era. Matrikula doakoa da.
- 2022ko ekainaren 24a, ostirala
- 09:30h -(e)tik 13:45h -(e)tara
- Miramar Jauregia
Izena emateko behean duzuen estekan, ondorengo helbide elektronikoan : idazkaritza@sabinoarana.eus edo 94.405.64.50 telefonora deituz.
https://www.uik.eus/eu/jarduera/politikaren-erronkak
EAJ-PNV alderdia ‘entzunez eraiki’ entzute aktiboko prozesuari lotuta antolatzen ari den jardueren esparruan, Sabino Arana Fundazioak EHUren Udako Ikastaroetako bat antolatu du. Ikastaroen 41. edizioa izango da aurtengoa.
Ikastaroak “Politikaren erronkak” izenburua dauka eta Xabier Barandiaran Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien saileko irakasle titular eta EAJ-PNV alderdiaren Berrikuntza Politikoaren arduradunak zuzenduko du. Datorren ostiralean, ekainak 24 dituela, egingo da Donostiako Miramar jauregian, goizez, 9:30etik 13:45era, eta gai horretako aditu eta unibertsitateko irakasle ezagunek parte hartuko dute bertan.
Aldaketa izugarriak gertatzen ari dira gure demokrazietan; egiturazko aldaketak dira, egungo garapen globalaren ereduaren, krisi ekonomikoen eta, besteak beste, Covid-19ak sorrarazitako pandemiaren edo Errusiak Ukraina inbaditzearen ziozkoak. Demokrazia liberala krisi bizian dago, XX. mendearen azken erdira arte ezagutu dugun moldearen aldean behintzat: politikaren aurreko hoztasuna, ordezkaritza-krisia, erakunde publikoen gaitasunaren galera gizarte-eraldaketa bideratzeko, populismoen hazkundea eta abar ditugu krisi horren ondorio adierazgarrietako batzuk.
Hiru ikuspegitatik hausnartu behar da politikaren krisiari buruz: batetik, aldaketa horiek alderdi politikoen jardunean eta gizartearekiko harremanetan nola eragiten duten eta iritzi publikoan zer aldaketa gertatzen ari diren aztertuko da; bestetik, herritarren eta erakunde publikoen arteko harremanetan jazotzen ari diren aldaketak aztertuko dira; eta, azkenik, teknologiak politikaren egunerokoan eta komunikazio politikoan daukan eragina aztertuko da.
Ikastaroan, ondokoek hartuko dute parte: Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioaren presidentea; Itziar Alkorta, EHUko Udako Ikastaroen zuzendaria; Xabier Barandiaran, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakaslea; José Antonio Gómez Yáñez, Sigma Dos enpresako Analisi zuzendaria eta Karlos III.a Unibertsitateko
Soziologiako irakaslea; Joan Navarro, Unibertsitate Konplutentseko Politika eta Administrazio Zientzietako irakaslea eta LLYC aholkularitza-etxeko kidea eta Gai Publikoen saileko presidenteordea; Miriam Ureta, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea; Xavier Peytibi, Ideograma aholkularitza-etxeko komunikazio politiko eta publikoko aholkularia; eta Ardita Driza, hauteskunde prozesuetako IKTen erabileran aditua.
Udako ikastaro honetan izena emateko, ondoko esteka erabil daiteke: https://www.uik.eus/es/curso/retos-politica; bestela posta elektronikoz ere badago izena ematea, idazkaritza@sabinoarana.eus helbidera idatzita edo Fundazioaren 94.405.64.50 telefonora deituta.
EGITARAUA
9:00-9:30 Erregistroa
9:30-9:45 IKASTAROARI HASIERA EMATEA
- Mireia Zarate and. Sabino Arana Fundazioaren presidentea.
- Itziar Alkorta and. EHU-UPVren udako ikastaroen zuzendaria.
9:45-10:00 JARDUNALDIAREN AURKEZPENA
- Xabier Barandiaran jn. Giza eta Giza Zientzien Fakultateko Irakasle Deustuko Unibertsitatean.
10:00-11:00 DEMOKRAZIA LIBERALAREN KRISIA ETA POLITIKAREN ERALDAKETAK
10:00-10:30 Desegituratutako alderdien barruko demokrazia eta horrek gizarte likidoekin duen zerikusia.
-José Antonio Gómez Yáñez jn. Analisietako Zuzendari Sigma Dos-en. Soziologia irakaslea Carlos III Unibertsitatean
10:30-11:00 Iritzi publikoaren eraldaketak eta ordezkaritzaren krisia
- Joan Navarro jn. Politikaren eta Administrazioaren Zientziako Irakasle Complutense Unibertsitatean eta Gai Publikoetarako presidenteorde LLYC enpresan.
11:00-11:30 KAFEA
11:30-12:30 DEMOKRAZIAN SAKONTZEA AGENDA POLITIKO BERRI BATEN TESTUINGURUAN
11:30-12:00 Gobernantza kolaboratiboa erronka demokratiko gisa
- Xabier Barandiaran jn. Giza eta Giza Zientzien Fakultateko Irakasle Deustuko Unibertsitatean.
12:00-12:30: Agenda politiko berria eta udal esparruan demokrazian sakontzea: hurbiltze teoriko eta praktikoa
- Miriam Ureta and. Irakasle Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU-UPV)
12:30-13:30 TEKNOLOGIAK POLITIKAN DUEN ERAGINA
12:30-13:00 Sare sozialen eragina alderdi politikoetan
- Xavier Peytibi jn. Komunikazio politiko eta publikorako aholkulari Ideograma-n.
13:00:13:30: Hitzaldia : IKTen inpaktua hauteskundeetan.
- Ardita Driza and. IKTak hauteskunde prozesuetan erabiltzeari buruzko aditua.
13:30-13:45 ONDORIOAK