Hedabideentzako deialdia • 2022ko abenduaren 16a
Daniel Innerarityk eta Xabier Aierdik «Eraldaketa gizartean» gaia jorratuko dute «Euskadin gertatu diren eraldaketa handiak» deritzon zikloaren barruan
Ostiral honetan, 17:30etik aurrera, Sabino Arana Fundazioan. Sarrera librea, aldez aurretik baieztatuta: 94.405.64.50 · idazkaritza@sabinoarana.eus.
- 2022ko abenduaren 16a, ostirala
- 17:30h -(e)tik 20:00h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Sabino Arana Fundazioak antolatutako «Euskadin gertatu diren eraldaketa handiak» hitzaldi-zikloaren baitan, ostiral honetan, abenduak 16 dituela, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, «Eraldaketa gizartean» aztertuko dugu Daniel Innerarity Filosofia Politikoko katedradun eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendariaren eta Xabier Aierdi soziologoaren eskutik.
«Jasangarritasuna, gizateriaren programa politikoa» izenburuaren ildoan, Innerarity politika eraldatzeko beharraz mintzatuko da, «egungo politikak gaitasun estrategikoaren gabezia handia baitu». Filosofia Politikoko katedradunaren arabera, «ezinezkoa da ondo gobernatzea politikak etorkizuna aztertzen ez badu eta arazo hasiberriei itsuarena egiten badie». «Garai hobeak noiz etorriko zain daudenei esan behar zaie lasaitasunak, itzultzen denean, ia inoiz ez dituela arazoak konpontzen» adierazi du.
Bestalde, Xabier Aierdik, EHUko Soziologiako doktoreak, «Ongizatearen/Gizarte Babesaren eta DSBEren Euskadi», aletuko duen hitzaldian, gizarte-politikak indartzearen alde egiten duen erakunde sistema izatea garrantzizkoa dela aldeztuko du.
Jardunaldia ostiralean izango da, 17:30etatik 20:00etara, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Sarrera librea izango da, baina antolakuntzako arrazoiak direla eta, parte hartu nahi duenak baieztatu beharko du aurretiaz.