Hedabideentzako deialdia 2016ko urriaren 14a

David Connellek, AEBetako enbaxadako bozeramaileak, “Etxe Zurirako lasterketa: hauteskunde-prozesuaren nondik norakoak AEBetako presidentea izendatu arte” izeneko hitzaldia emango du gurean

Urriaren 21ean, ostiralarekin, goizeko 11:30etan, Sabino Arana Fundazioan

David Connellek, AEBetako enbaxadako bozeramaileak, “Etxe Zurirako lasterketa: hauteskunde-prozesuaren nondik norakoak AEBetako presidentea izendatu arte” izeneko hitzaldia emango du gurean

Urriaren 21ean, ostiralarekin, goizeko 11:30etan, David Connellek, prentsako agregatu eta AEBetako enbaxadako bozeramaileak, hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioaren egoitzan ondoko gaia azaltzeko: “Etxe Zurirako lasterketa: hauteskunde-prozesuaren nondik norakoak AEBetako presidentea izendatu arte”. Connellek Estatu Batuetako hauteskunde sistema konplexuaren ezaugarriak azalduko dizkigu, azaroaren 8an deituta dauden hauteskundeen oraingo egoeraz hitz egin eta presidentea izendatu arte, 2017ko urtarrilaren 20an, egin beharreko urratsak jorratuko ditu. David Connell, hartara, galdera horiei eta saioan azaltzen direnei erantzuten ahaleginduko da.

DAVID CONNELL Atzerriko Zerbitzuan hasi zen 1992an. Madrilen dagoen AEBetako enbaxadako prentsako agregatu izendatu arte, Istanbulen dagoen Estatu Batuetako Kontsuletxe Nagusiko prentsako arduradun jardun zuen. Eta horretan aritu baino lehen, ondoko karguak izan zituen: Estatuko Departamentuan, Europako eta Eurasiako Gaietarako Bulegoko prentsa-arduraduna; kulturako agregatu laguntzailea Mexiko hirian; Zerbitzu Orokorretako agregatu laguntzailea La Paz hirian; agregatu ekonomikoa Mendebaldeko Hemisferioko Gaietarako Bulegoan; agregatu ekonomikoa Erroman; eta kontsularen agregatua Rio de Janeiron. 2000 eta 2006 urteen artean, sektore pribatuan lan egin zuen, Discovery Channel enpresarentzako negozioaren garapenean eta arkitektura eta ingeniaritzako enpresa batean, Washingtonen. David Connellek Enpresak Administratzeko masterra egin zuen Duke University-n eta Historiako Bachelor of Arts titulua atera zuen Dartmouth College-n. Jatorriz, Massachusetts-ekoa da eta gaztelaniaz, frantsesez, portugesez, italieraz eta turkieraz ere badaki.

BAIEZTAPENA ESKATXEN DA.