Hedabideentzako deialdia • 2024ko maiatzaren 15a
Emakumeen erronkak eta aukerak gaur egungo Elizan
• Estrella Moreno Bilboko Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendariak hitzaldia emango du SAFen, maiatzaren 15ean, asteazkenarekin, 19:00etan.
• Ekitaldian, Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da.
- 2024ko maiatzaren 15a, asteazkena
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
"Emakumeak eta Eliza Bizkaian. Erronkak eta aukerak» izenburuarenn ildoan, Estrella Morenok, Bilboko Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendariak, emakumeek Elizaren ehunduraren barruan gaur egun zer-nolako eginkizuna betetzen duen eta zelakoa bete beharko lukeen aztertu du Sabino Arana Fundazinoan, maiatzaren 15ean, 19:00etatik aurrera.
Mintzaldi askotan, Frantzisko aita santuak aitortu du oraindik ere bide luzea egin behar dela emakumeen ekarpena aitortzeko. Horren haritik, Frantzisko aita santuak agerian utzi du emakumeek oraindik ere zailtasun nabariak dituztela maila goreneko lanpostuez jabetzeko, eta aldi berean, ekonomiaren, politikaren eta gizartearen esparruetan, emakumeen parte-hartze eta eta aintzastepenari lotutako abantailak nabarmendu ditu.
Aita Santuaren ustez, elizak ere onurak jaso ditzake emakumearen ahalduntze eta aitorpen horretatik, eta, beraz, beharrezkoa da aldaketak egitea. Horietako bat izan dugu Vatikanoak hartutako erabakia emakumezkoak ere izendatzeko.
Estrella Morenok aurreratu digunez, «egun, Frantzisko aita santuaren agintaldian eta sinodalitateari buruzko sinodoa (2021ean hasi zen elkarrizketa- eta entzuketa-prozesua) abian dagoela, aldaketa eragiteko baliatu behar ditugun aukerak azaldu dira, aukera horiek Bizkaiko gure elizan dagoeneko finkatuta dauden jardunbide batzuk bermatzen dituztela». Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendariaren arabera, «ez genuke aukera hau alferrik galdu beharko Jesusen jardunean eta jatorrizko Elizan daukagun sinestea berreskuratzeko, emakume gazteen belaunaldiek Elizaren egiturari bizkarra behin betiko eman diezaioten nahi ez badugu».
Estrella Morenok datorren asteazkenean, maiatzaren 15ean, emango duen hitzaldiak modua emango digu Elizako emakumeen errealitatea ezagutu eta aitortzeko eta etorkizuneko zantzu batzuk igartzeko.
Estrella Moreno
Estrella Moreno Laiz Teologiako doktorea da, «Identitate likidoak eta kristau bihurketa. Ebanjelioaren proposamena millennial direlakoei» deritzon tesia egin zuela.
Counselling (laguntza-harremanetan laguntzea) jardueraren inguruko masterra egin du.
25 urte eman ditu lanean Bilboko elizbarrutian, pastoralgintzari lotutako hainbat arlotan, batez ere, elizbarrutiko laikoen prestakuntzan.
Era berean, Elizbarrutiko Gotzain Kontseiluko eta Elizbarrutiko Pastoraltza Kontseiluko kidea da, bai eta EKO-ACG elkarte laikoko kidea ere.