Hedabideentzako deialdia • 2022ko ekainaren 29a
Digitalizazioa eta Berrikuntza: datuak gure bizimodua aldatzen ari dira
Datuak gure bizitzaren arlo guztietara sartzen ari dira gure bizimodua eta lan egiteko modua nabarmen aldatzeko. Mintegi honen bidez ezagutuko ditugu osasun alorrean, mugikortasunean, zerbitzu publikoetan eta enpresetan negozioak sortzeko alorrean eragingo diren aldaketak.
- 2022ko ekainaren 29a, asteazkena
- 09:30h -(e)tik 13:30h -(e)tara
- Erdiaroko Hiriguneko Enpresa Zentroko Agora
Gasteizko Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroan (Eskola kalea, 10), beste jardunaldi bat egingo da datorren asteazkenean, ekainak 29 dituela, 9:30etik 13:30era, EAJ-PNV alderdiak abian duen ‘entzunez eraiki’ entzute aktiboaren prozesuaren esparruan.
«Digitalizazioa eta berrikuntza. Datuak gure bizitza aldatzen ari dira» izenburuaren ildoan, adituek azalduko dute datuen digitalizazioak eta/edo erabilerak gure eguneroko bizitzan zelan eta zertan eragiten duten, dela gure bizimoduan, dela lan egiteko moduan. Mintegi hau dela bide, aldaketa horien guztien zenbait adibide ezagutarazi nahi dira, hainbat arlotan: osasuna, mugikortasuna, zerbitzu publikoak edo negozioen sorrera enpresetan.
Horrela, Ander Zubeldia Telefónica-Euskadiko Administrazio Publikoko arduradunak eta Alberto Ortiz de Zarate desideDatum Company deritzon enpresako aholkularitza-zuzendariak datuak erabiliz balioa sortzearen garrantzia azalduko dute, administrazio publikoei dagokienez.
Lorenzo Díaz de Apodaka, Zibersegurtasun Euskal Zentrokoak, mugikortasun berriari eta zibersegurtasunari lotutako gaiak jorratuko ditu, zehazkiago, konektatutako mugikortasunaren inguruneko zibersegurtasunari lotutakoak.
Bestalde, Aitor Morenok, Ibermaticako adimen artifizialean eta konputazio kuantikoan adituak, ondoko hitzaldia emango du: “Burmuina hackeatzen”.
Eta azkenik, David Ruizek, Smartup-eko zuzendari exekutiboak, eta Nuria Mosteirok, Versia Digital Business-eko zuzendari eta Marketin Korporatiboko zuzendariak datuek enpresei eskaintzen dioten ahalmenaren adibide praktikoak azalduko dituzte.
Osasuna, hezkuntza, enpresa, mugikortasuna eta beste hainbat sektoretako hogeita hamar bat ordezkarik parte hartuko dute Sabino Arana Fundazioak antolatutako hausnarketa- eta eztabaida-jardunaldi berri honetan. Xabier Barandiaranek, EAJ-PNV alderdiaren EBBko Berrikuntza Politikoaren arduradun eta Deustuko Unibertsitateko Soziologiako irakasleak, koordinatuko du topaldia.
EAJ-PNV alderdiak gizarteari erantzun nahi dio ‘entzunez eraiki’ deritzon prozesuari lotutako jardunaldietan, alderdi abertzalearen hurrengo urteetako proposamen politikoa arteztuko duten gaietan sakontzen jarraitzeko.