Hedabideentzako deialdia 2018ko ekainaren 15a

Egiaren ostea: Politika eta Komunikazioa (II). Hedabideen gaineko mesfidantza eta fake news direlakoak, demokraziaren mehatxutzat hartuta, aztergai

• Komunikazioaren eta iritzi publikoaren arloko adituek sare sozialen aroak ekarri dizkigun komunikazio-erronkak aztertuko dituzte Sabino Arana Fundazioan. • Ekainaren 20an, asteazkenarekin, goizeko 9etatik eguerdiko 13:15era.

Sabino Arana Fundazioa eta Europako Demokraten Alderdia (PDE-EDP) jardunaldi bat antolatu dute datorren ekainaren 20an, asteazkenarekin, joan den urtean abian jarri genituen jardunaldiei jarraipena emateko, “Egiaren ostea: Politika eta Komunikazioa” izenburuaren haritik.

Komunikazio-berrikuntzaren inguruko jardunaldi horretan, eztabaidaren eragile nagusiak alderdi politikoak, euren informazio-politikak, hedabideak eta iritzi publikoaren erakuntzan eragiteko estrategiak dira.

Jardunaldian, besteak beste, ondokoek parte hartuko dute: Alfonso Vara, Kazetaritzako doktorea eta Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko irakaslea; Dan Brett, zibersegurtasunaren arloko kontrainteligentzian aditua den CounterCraft enpresako Estrategia eta Marketin sailetako burua; eta David Vidal, Hedabideei arreta egiteko arduraduna ALDEn (Europaren aldeko Liberal eta Demokraten Aliantzaren Taldea). Rafael Susok, Estrategia, Komunikazioa eta Enpresen Branding-aren arloetako aholkulariak koordinatuko du mintegia.

Vara irakasleak, News Report 2018 izeneko urteko inkesta digitalean argitaratutako datuetan oinarriturik, lehenengo aldiz aurkeztuko dizkigu erabiltzaileek Espainiako hedabideetan argitaratzen diren gezurrezko albisteen edo  fake news direlakoen inguruan zer pentsatzen duten eta jendeak hedabideen gainean duten mesfidantza-mailaren azterketa erakutsiko digu.

Dan Bretten hitzaldiaren ildo nagusia hauteskunde-pirateriari buruzkoa izango da; horren haritik, mikrofokalizazioaren indarraz hitz egingo digu eta pertsona jakin bati interesatzen zaizkionaren inguruko banako kanpainen erabileraz, hautagai batzuen edo beste batzuen alde egin dezan. 

David Vidalek azalduko du mehatxu horiek guztiek noraino ekar diezaioketen arriskurik prozedu demokratikoei eta, oro har, demokraziari.

Mintegian, berrogeita hamar bat kazetari, komunikazio-arduradun, erakunde-ordezkari, Kazetaritza eta Komunikazio irakasle eta abarrek parte hartuko dute.

Hizlariak:

Alfonso Vara

 

Alfonso Vara Miguel Kazetaritzako doktorea eta Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko irakaslea da, eta eskarmentu handia dauka hainbat arlotan: Ekonomia, Ekonomiari buruzko Kazetaritza eta Komunikazio-presen kudeaketa. Nafarroako Unibertsitateko Informazio Enpresaren Ataleko zuzendariordea (8 urte) eta zuzendaria (6 urte) izan da, bai eta Komunikazio Enpresak Kudeatzeko Masterraren zuzendariordea (1 urte).

Vararen lan-arlo nagusia informazio-enpresa da, bereziki, negozio-ereduen esparruan, Ekonomian espezializatutako prentsa eta kazetaritzari dagokienez.

Dan Brett

2015ean sortutako CounterCraft enpresako sortzaileetako bat, Estrategia arloko zuzendaria eta Marketin arloko burua. CounterCraft euskal “star-up” delakoa da, kontrainteligentzian espezializatutakoa zibersegurtasunaren arloan. Kontrainteligentzia eta zibererasoak antzemateko irtenbideen hornitzaile aurrendaria da.

Dan Brettek Matematika, Fisika, Ekonomia eta Marrazki-ingeniaritza ikasi zuen Ipswich Eskolan (Erresuma Batua). Geroago, Filosofia Politikoa ikasi zuen Yorkeko Unibertsitatean (Kanada). EAEko IKUSI ingeniaritzan lan egin du kontuen kudeatzaile gisa eta aireportuetako terminalak eraikitzeko eragiketa-sistemen salmenta eta negozioak garatzeko arloko buru gisa, Europa, Afrika eta Indiako eskualde batzuetan. Beste alde batetik, nazioarteko negozioen garatzaile gisa lan egin du S21sec zibersegurtasun-enpresarentzat. 2015ean, David Barrosorekin (egungo zuzendari-kudeatzailea) eta Fernando Branquehaisekin batera (Garapen arloko burua), CounterCraft enpresa sortu zuen.

David Vidal

Hedabideei arreta egiteko arduraduna ALDEn (Europaren aldeko Liberal eta Demokraten Aliantzaren Taldea).