Hedabideentzako deialdia • 2023ko azaroaren 7a
Euskadiko Artxibo Historikoak eta Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiak jardunaldi bat antolatu dute artxibo pribatuen garrantzia eta aberastasuna ezagutarazteko
- Arlo horretako adituek azalduko dute askotan izaera pribatuak diren funts pertsonalekin zer egiten duten horiek zaintzeko eta, oro har, jendearen eskura jartzeko. Azaroaren 7an izango da jardunaldia, asteartearekin, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Moraza plaza, z/g), 9:30etatik aurrera.
- Hizlariak: BORJA AGINAGALDE, Euskadiko Artxibo Historikoaren zuzendaria; MIQUEL PÉREZ, Kataluniako Arxiu Nazionalaren Hedapenaren arduraduna; MIREN BARANDIARAN, Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren dokumentazio zentroaren arduraduna; eta IÑAKI GOIOGANA, Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiko artxibozaina.
- MIKEL AIZPURU Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendariak eta MIREIA ZARATE Sabino Arana Fundazioaren presidenteak hasiera emango diote jardunaldiari.
- Mintegia dokumentazioaren arloko profesionalei, ikertzaileei, ikasleei eta, oro har, jendeari irekita dago. Dena dela, izena eman behar da aurretiaz jardunaldian parte hartzeko: idazkaritza@sabinoarana.eus edo 94.405.64.50
- 2023ko azaroaren 7a, asteartea
- 09:30h -(e)tik 13:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiak eta Euskadiko Artxibo Historikoak (Eusko Jaurlaritza) jardunaldi bat antolatu dute azaroaren 7an, asteartearekin, goizeko 9:30etatik aurrera, artxibo historikoetan gordetako dokumentu-funts pribatu eta pertsonalen inguruan hitz egiteko (XIX. eta XX. mendeak).
Saioaren helburuak izango dira, batetik, sarritan norbanako pribatuen esku dauden askotariko funts horien aberastasuna ezagutzera ematea, eta, bestetik, artxibo publiko zein pribatuei dohaintzak egitea bultzatzea. Hau da, gizarteak dokumentazio historikoa eskuratzeko aukera izan dezan erraztea, hau da, artxiboak demokratizatzea.
Horretarako, hainbat erakunderi lotutako adituek parte hartuko dute, eta urteetan zehar izandako esperientziak, erakunde horietan bilduta dauden edukiak eta, jendearen eskueran jarri aurretik, eduki horiek izaten dituzten artxibo-tratamenduak azalduko dituzte.
Jardunaldiari hasiera eman ostean, Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak eta Mikel Aizpuru Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendariak hartuko dute hitza. Lehenengo zatian, Borja Aginagalde Euskadiko Artxibo Historikoaren (EAH) zuzendariak «jabetza publikokoak ez diren artxibo-funtsak biltzeko politika» azalduko du, eta Miquel Pérez Kataluniako Arxiu Nazionalaren Hdapen arduradunak azalduko du Arxiun zer-nolako lana eginten duten funts pertsonalekin.
Jardunaldiaren bigarren zatian, fundazioek (ekimen pribatuek) hizpide darabilgun arloan duten esperientzia aztertuko da. Horretarako, Miren Barandiaran Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren dokumentazio-zentroko arduradunak eta Iñaki Goiogana Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiko historialari eta artxibozainak parte hartuko dute. Luis de Gezala historialariak hizlarien eta parte-hartzaileen arteko ondoko eztabaida-saioa/solasaldia moderatuko du.
Jardunaldia, gehienbat, dokumentazioaren eta informazioaren arloko adituentzat antolatu da, baina mundu hori xehetasun handiagoz ezagutu nahi duten ikertzaile, ikasle edo norbanako interesdunentzat ere zabalik dago, aldez aurretik izena emanda, azaroaren 3a baino lehen (idazkaritza@sabinoarana.eus edo 94.405.64.50).
EGITARAUA
9:30ean Harrera
9:45ean Irekiera eta jardunaldiaren aurkezpena
- Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioaren Presidentea
- Mikel Aizpuru, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Zuzendaria
10:00etatik-11:00etara: Lehen zatia: Agiri nazionalak (Herri administrazioa). Hizlariak:
- Borja Aguinagalde, Euskadiko Agiritegi Historikoaren zuzendaria, 10:00etatik 10:30era: “EAHren politikaagiri-funtsez publikoakjasotzekoorduan".
- Miquel Pérez, Difusió - Arxiu Nacional de Catalunya-ren arduraduna, de 10:30etik 11:00etara: “Memoria kolektiboaren elementu esanguratsuak. Agiri funts pertsonalak Arxiu Nacional de Catalunya-n”.
11:00etatik-11:30era: Atsedenaldia-kafea
11:30etik-12:30era: Bigarren zatia: Fundazioen esperientzia (Ekimen pribatuak). Hizlariak:
- Miren Barandiaran, Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren arduraduna,11:30tik 12:00etara: “Lazkaoko Beneditarren Fundazioaren funtsak: dohaintza pribatuak denon zerbitzura”.
- Iñaki Goiogana, Sabino Arana Fundazioaren Abertzaletasunaren Agiritegiaren agirizaina 12:00etatik 12:30era: “Agiri pertsonalak. Alderdien agiriak”.
12:30ean Hitzaldia-mahai ingurua. Moderatzailea: Luis de Guezala, Sabino Arana Fundazioa
13:15etik - 13:30era : Jardunaldiaren amaiera
13:30 : Txakolin-dastatzea