Hedabideentzako deialdia • 2024ko urriaren 8a
Euskal Abertzaletasunaren Museoak gonbidatuta, Eder Aurre nazioarteko modaren euskal diseinatzailea, gazte ekintzaile gisa izandako esperientzia azalduko du Sabino Arana Fundazioan
“Ustekabeko norabide-aldaketa, nire bizitza helmuga bakar bihurtu zuena” hitzaldia, urriaren 8an, asteartearekin, arratsaldeko 7etatik aurrera.
- 2024ko urriaren 8a, asteartea
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatutako ekintzen barruan, prestakuntza akademikoa amaitu eta lan-merkatuan hasi diren gazte guztiei aukera emateko, urriaren 8an, asteartearekin, 19:00etan, Portugaleteko moda- diseinatzaile gazteak, Eder Aurrek, bere bizipenak, erronkak eta abar azalduko dizkigu.
Hitzaldia Euskal Abertzaletasunaren Museoak abian jarri duen “gazte ekintzaileak” sailaren esparruan eskainiko da. Ekimen horren bidez, nork bere enpresa-proiektua arrakastaz gauzatzeko eta gizarte-inpaktu ona sortzeko gai diren gazte ekintzaileek izandako esperientziak eta proiektuak azaltzen dituzte. Horren helburua dugu beste gazte batzuei lanean has daitezen laguntzea.
Eder Aurre moda diseinatzaile gaztea, talentuaren, pasioaren eta ekintzailetzaren adibide garbia da Euskadin. Oso gaztea izan arren, egungo modaren izen nabarmenetakoa izatea lortu du, eta Europa osoko pasarela eta ekitaldietara eraman du jaioterriaren izena.
Txiki-txikitatik, lotura sakona sentitu zuen Ederrek modaren munduarekin, amak irakurri ohi zituen aldizkarietan inspirazioa hartuta. Jakin-min goiztiar horren kariaz, patroigintzan eta diseinuan trebatu zen, eta modari buruzko master batez osatu zituen ikasketak. Aurrerago, Londresko Central Saint Martins Arte Unibertsitatean ikasi zuen.
Kanpoan lan egiteko aukera ugari izan arren, Eder Aurrek sorterriaren aldeko apustua egin eta Euskadin geratzea erabaki zuen, eta hemendik garatu du gazte ekintzailearen alderdia. Prestakuntza amaitu ondoren, hainbat markarentzat lan egin zuen eta Ederrek sortutako lehen bildumak «Creamoda» saria lortu zuen. Donari horrek proiektu eta aitorpen ugari ekarri zizkion, hala nola «Getxo Moda» saria, «Euskadiko Diseinatzaile Gazte Onena», «Estatuko Diseinatzaile Gazte Onena», eta Austriako Graz herriko Assembly festibaleko «Bilduma Onenaren» saria.
Eder Aurreren diseinuak Europako bazter askotako alfonbra gorrietan, jaialdietan eta moda-ekitaldietan erakutsi dira, talentuak mugarik ez duela agerian jarriz. Euskadiren bihotzean duen lantokian, aske diseinatzen du molde finduak, kolore sutsuak eta eite arkitektonikoak erabiliz, Ederren nortasuna eta kutsua bertan islatzen dela. Gazte ekintzaile gisa lortu duen arrakastak erakusten digu, ahaleginez eta arduraz jardunez gero, arrakasta izan daitekeela sustraiak atzean utzi barik.