Hedabideentzako deialdia • 2022ko urriaren 20a
«Lanaren etorkizuna» izeneko gogoeta-jardunaldia ‘Entzunez eraiki’ entzute aktiboko ekimenaren esparruan
- Jardunaldia urriaren 20an egingo da, ostegunarekin, Sabino Arana Fundazioan, goizeko 9etatik aurrera.
- 2022ko urriaren 20a, osteguna
- 09:00h -(e)tik 13:15h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
EAJ-PNV alderdiaren Euzkadi Buru Batzarrak abian jarri duen ‘entzunez eraiki’ entzute aktiboko ekimenaren baitan, ostegun honetan, urriak 20 dituela, beste topaldi bat egingo da Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, «Lanaren etorkizuna» jorratzeko, hain zuzen.
Jardunaldiari hasiera emateko ekitaldian, EAJ-PNV alderdiaren EBBko burua, Andoni Ortuzar, EAJ-PNV alderdiaren Berrikuntza Politikoaren arduraduna, Xabier Barandiaran, eta Sabino Arana Fundazioaren presidentea, Mireia Zarate, izango dira.
Atarikoaren ondotik, honako hizlari hauek jardungo dute: Sara de la Rica, UPV/EHUko Ekonomia katedraduna eta ISEAKeko zuzendari nagusia, etorkizuneko euskal lan-merkatuaz mintzatuko zaigu; Jorge Arévalo, Lanbide Heziketako sailburuordea, eta Iván Jiménez, Bizkaia Talent-eko zuzendari nagusia Euskadiko talentuaren erronkaz arituko dira; eta Loli García, Euskadiko CCOOko idazkari nagusia, eta Eduardo Arechaga, Confebaskeko zuzendari nagusia, euskal gizarte-eragileek Euskadiko enpleguari buruz duten ikuspegiaz arituko dira.
Azkenik, Imanol Pradales ‘entzunez eraiki’ ekimenaren ekonomia eta enpleguaren lantaldeko koordinatzaileak jardunaldiaren ondorioak laburbilduko ditu,
Hogeita hamar aditu inguruk (erakundeetako, sindikatuetako eta enpresetako ordezkariak, ekonomialariak, unibertsitateko irakasleak eta abar) parte hartuko dute topaldian.
Jardunaldi elkarreragile hauen bidez, EAJ-PNV alderdiaren asmoa da gizarteak eskatzen duena entzutea, alderdi gisa prozesatu eta, garrantzitsuena, ekintza bihurtzea Euskadik aurrera egin dezan.
Jardunaldia
LANAREN ETORKIZUNA
2022-10-20, osteguna
Sabino Arana Fundazioa. Bilbao
9:00-9:05 Ongi etorria.
- Mireia Zarate. Sabino Arana Fundazioaren Presidentea.
9:05-9:10 Jardunaldiaren testuinguruaren berri ematea
- Andoni Ortuzar. EBBren Presidentea.
9:10-9:20 Jardunaldiaren aurkezpena.
- Xabier Barandiaran. EBBren berrikuntza politikoko burukidea.
9:20-9:50 Etorkizuneko Euskal Lan Merkatua. Erronkak eta aukerak.
- Sara de la Rica. Ekonomia katedraduna EHU-UPVn, ISEAK-en Zuzendari Nagusi
9:50-10:50 Talentuaren erronka Euskadin: Euskadiko lan merkatuak beharko dituen adinako profesional kopurua daukagu?
- 9:50-10:20: Jorge Arévalo, Lanbide Heziketaren Sailburuordea
- 10:20-10:50. Ivan Jiménez. Bizkaia Talent-en Zuzendari Nagusia
10:50-11:05 Elkarrizketa
11:05-11:30 Atsedenaldia -kafea
11:30-13:00 Mahai ingurua. Euskadiko eragile sozialen ikuskera Euskadiko enpleguaz.
- Sindikatuen ordezkaritza: Loli García, Euskadiko CCOOren Idazkari Nagusia
- Enpresen ordezkaritza: Eduardo Arechaga,CONFEBASKen Zuzendari Nagusia
Moderatzailea: Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutua
13:00-13:15 Jardunaldiaren ondorioak
- Imanol Pradales. Entzunez Eraiki taldean ekonomia eta enplegu gaietarako koordinatzailea.