Hedabideentzako deialdia 2023ko martxoaren 2a

Patxi Agirre Arrizabalaga historialariak «Manuel Irujo: cristiano, demócrata y vasco» liburua aurkeztuko du Sabino Arana Fundazioan

  • Martxoaren 2an, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera.
  • Honako liburu hau egilearen «El hecho religioso en la vida política de Manuel Irujo» doktoretza-tesiaren emaitza da. Agirrek bikain ‘cum laude’ atera zuen tesian.
Patxi Agirre Arrizabalaga historialariak «Manuel Irujo: cristiano, demócrata y vasco» liburua aurkeztuko du Sabino Arana Fundazioan Patxi Agirre Arrizabalaga historialariak «Manuel Irujo: cristiano, demócrata y vasco» liburua aurkeztuko du Sabino Arana Fundazioan
  • 2023ko martxoaren 2a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Patxi Agirre historialariak «Manuel Irujo: cristiano, demócrata y vasco» (Manuel Irujo: kristaua, demokrata eta euskalduna) liburua aurkeztuko du datorren martxoaren 2an, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan.

Manuel Irujo Ollo (Lizarra, 1891ko irailaren 25a – Iruñea, 1981eko urtarrilaren 1a) euskal abertzaletasunaren buruzagi nagusietakoa izan zen joan den mendeko 30eko hamarkadatik hil zen arte, 1981. urtean. Liburu honen helburua erlijio kristauak Manuel Irujoren pentsaera ideologikoan eta jardunbide politiko sozial-kristauan eta demokristauan izan zuen eragina eta garrantzia argitzea da.

Ikerlanak Manuel Irujo Olloren bizitza osoa jorratzen du, Lizarran emandako haurtzarotik hil zen arte, eta bereziki, bizitza politiko biziena izan zuen garaia, hala nola Gerra Zibila.

Iñaki Anasagasti, EBBko eta BBBko burukide ohia, legebiltzarkidea (1980-1986), Kongresuko diputatua (1986-2004) eta Bizkaiko senataria (2004-2015), Patxi Agirrerekin izango da liburuaren aurkezpenean.

Egilea

Patxi Agirre Arrizabalaga (Villabona, Gipuzkoa, 1966) Historiako lizentziaduna da (UNED), Espainiako Historia Garaikideko masterduna nazioarteko testuinguruan (UNED) eta Historia Garaikideko doktorea (EHU/UPV), «El hecho religioso en la vida política de Manuel Irujo» tesiari esker. Tesia aurkeztuta, bikain ‘cum laude’ kalifikazioa atera zuen.