Hedabideentzako deialdia 2024ko urtarrilaren 28a

Iñigo Urkullu Lehendakariak buru jardungo du 2023ko Sabino Arana Sarien kultura-ekitaldian

Ekitaldia igande honetan izango da, urtarrilaren 28an, eguerdiko 12etan, bilboko Arriaga antzokian. Nornahi sar daiteke, antzokiaren edukia bete arte.
Ekitaldia streaming bidez ere eskainiko da zuzenean, Sabino Arana Fundazioaren webgunetik:
www.sabinoarana.eus

2023 Sabino Arana Sariak
  • 2024ko urtarrilaren 28a, igandea
  • 12:00 -(e)tatik
  • Teatro Arriaga

Ekitaldia streaming bidez ere eskainiko da zuzenean

Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Iñigo Urkullu jaunak, buru jardungo du igande honetan, urtarrilak 28 dituela, 2023ko Sabino Arana Sarien banaketa-ekitaldian. Saioa 12etan hasiko da, Bilboko Arriaga antzokian, eta XXXV. edizio honetan, ondokoek hartuko dute saria: Antton Valverde musikari donostiarra, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioaren emakumezkoen txirrindularitza-taldea, Euskal Artzainak Ameriketan elkartea, Armando Llanos arkeologo gasteiztarra eta Javier Clemente futboleko entrenatzailea.

Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioaren izenean, emakumezkoen taldearen enbaxadore Joane Somarribak jasoko du saria, Naia Amondarain, Catalina Soto eta Eneritz Vadillo txirrindulariek lagunduta. Haiekin batera, Aitor Galdos Euskadi Fundazioaren presidentea izango da.

Eta Euskal Artzainak Ameriketan elkartea ordezkatuz, Laura Igantzi presidentea igoko da oholtzara, Euskal Herritik Estatu Batuetara emigratu zuten hainbat artzain eta seniderekin batera: Félix Almirantearena, Maite Ancho, Ignacio Marmaun, Lucio Irisarri, Santi Hualde, Tomás Ibarra eta Vicente Almirantearena.

Sariak banatzeko ekitaldian, Sabino Arana Fundazioaren presidenteak, Mireia Zaratek, Fundazioaren Patronatuko hainbat kide izango ditu ondoan, hain zuzen ere, Ignacio Etxeberria, Ainara Zelaia, Mikel Hidalgo, Aitor Alzola, Asier Barandiaran, Miren Azkarate eta Koro Garmendia.

Lehendakariaz gain, kultura, politika eta gizarte esparruetako agintari eta pertsona esanguratsu ugarik baieztatu egin dute ekitaldian izango direna, besteak beste, EAJ-PNV alderdiaren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea, Andoni Ortuzar; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputatu nagusiak, Ramiro González, Elixabete Etxanobe eta Eider Mendoza, hurrenez hurren; Nafarroako Parlamentuko burua, Unai Hualde; EAJ-PNV alderdiaren BBBko burua, Itxaso Atutxa; EAJ-PNV alderdiaren ABBko burua, José Antonio Suso; Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituren eta Lurralde Garapenerako diputatua, Imanol Pradales; eta Isidoro Beltrán de Heredia (Estonia), Sylvie Lagneaux (Belgika),  Markus Schaub (Suitza) edo Michael Voos (Alemania) kontsulak.

Bertaratzeko asmoa berretsi duten beste pertsona esanguratsu batzuk honako hauek ditugu: Ibon Aranbarri (BOS), Miguel Zugaza (Bilboko Arte Ederren Museoa), Nerea Mujika (Gerediaga), Ane Garate (Tolosako Ekinbide Etxea), Pello Leiñena (Eresbil), Juan Pablo Aia eta Teresa Querejazu (Etorkintza), Alejandro Ormazabal (Velatia), Mohamed Fadel eta Fatma Brahim (Saharako Ordezkaritza Euskadin), Julia Basabe eta Antxon Elósegui (Donostiako Orfeoia).

Beste erakunde-ordezkari batzuek ere Arriagara bertaratzeko asmoa adierazi dute, besteak beste: EAJ-PNV alderdiaren Kongresuko eta Senatuko bozeramaleak, Aitor Esteban eta Estefanía Beltrán de Heredia, hurrenez hurren; Josu Erkoreka lehendakariorde lehena eta Segurtasun sailburua; Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramalea, Bingen Zupiria; Ogasun eta Ekonomia sailburua, Pedro Azpiazu; Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua, Arantxa Tapia; Osasun sailburua, Gotzone Sagardui; Hezkuntza sailburua, Jokin Bildarratz; Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua, Olatz Garamendi; eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Nerea Melgosa.

Javier Vizcaíno eta Iranzu Calvo kazetariek gidatuko dute ekitaldia eta Haizea Muñoz (sopranoa) eta Ana Arteche (arpa-jotzailea) musikariek girotuko.


SARIDUNAK 11:15ean IRITSIKO DIRA ARRIAGA ANTZOKIRA

Sabino Arana Fundazioaren presidenteak, Mireia Zaratek,
harrera egingo die Fundazioaren Patronatuko gainerako kideek lagunduta.
Harreraren ostean, argazki-saioa egingo da (Photocall).

Ekitaldia hasi aurretik, saridunek hedabideen galderei erantzungo diete.

EKITALDIA 12etan HASIKO DA

  • Erredaktoreek eta TB kamerek lekua gordeta izango dute bigarren solairuan, platea bikoitietan.
  • Argazkilariek, berriz, bigarren solairuan, eszenaurre bikoitietan (oholtzaren aurrean).

Arriaga antzokira etortzerik ez daukan orok zuzenean ikusi ahalko du 2022ko Sabino Arana Sarien ekitaldia streaming bidez, Sabino Arana Fundazioaren webgunean sartuta: www.sabinoarana.eus.