Hedabideentzako deialdia • 2022ko azaroaren 22a
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak Alex Txikon bizkaitar mendizalea zuzendari eta protagonista duen «La montaña desnuda/Mendi biluzia» film luzea eskainiko du
Dokumentalak (70 minutukoa, gutxi gorabehera) Nanga Parbat mendira (8.125 m, Karakorum mendikatean, Asian) egindako neguko igoaldia kontatzen du. 2016ko otsailaren 26an zapaldu zuten gailurra, neguan ordura arte gauzatu gabeko balentria burututa.
- 2022ko azaroaren 22a, asteartea
- 19:30h -(e)tik 21:00h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Alex Txikon alpinista bizkaitarrak «La montaña desnuda/Mendi biluzia» aurkeztuko du datorren asteartean, azaroaren 22an, 19:30ean, Sabino Arana Fundazioan. Txikonek covid-19ak eragindako etxealdian atondu zuen filma.
2016ko otsailaren 26an, Alex Txikon alpinista bizkaitarrak Nanga Parbat mendiaren gailurra zapaldu zuen. Lehen aldia zen espedizio bat gailur horretaraino iristen zena neguan.
Txikonek berak hartutako irudi ezezagunak eta Red Bull Media House ekimenak proiektura ekarritako aireko irudi ikusgarriak biltzen ditu filmak. 70 bat minutuan, ikus-entzuleek aukera paregabea izango dute neguko espedizio baten muinean eta zailtasunean murgiltzeko, bai eta gailurrera iristearen garrantzia ulertzeko ere, baina, batez ere, kanpamentu nagusira iristearen garrantzia aditzeko, alpinista bizkaitarrak adierazten duen moduan, «gailurrera iritsiko zara kanpamentu nagusira gainerako taldekideekin batera heltzen zarenean».